Eskualduna astekariaren grafiaz eta kolaboratzaileez: Manex Hiriart-Urrutik Anton Abadiari igorri gutunaren lekukotasuna (1894-06-17)
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honetan Manex Hiriart-Urrutik Anton Abadiari igorri gutun ezezagunaren lekukotasuna plazaratzen da. Bi gizonek hein bateko tratua izan zutela agerian emateaz gain, gutun horrek garaiko euskalariek zerabiltzaten gogoeta eta gai zenbait dakartza. Lehenik, Ithurriren gramatikari buruzko berri franko dakar, hala nola Ithurriren helburuak eta Hiriart-Urrutik proiektu horrendako zuen atxikimenduaren arrazoiak. Bigarrenik, 20. mendearen hastapenean izan ziren grafiari buruzko eztabaiden lekukotasun zuzena dugu. Ortografia egoki eta bakarraren bilaketa horretan Manex Hiriart-Urrutiren gogoetak eta irizpideak zein izan ziren erakustearekin batean, Eskualduna kazetaren grafia, belaunaldi gutitan Iparralde gehienerako finkatu zena, kazetari hazpandarrari zor zaiola frogatzen du. Azkenik, Abadiari Eskualduna interesatzen zitzaiola ez ezik, hartan kolaboratu ere zuela erakusten du.