Arteaz idaztea - artea idaztea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 28-06-2022
Jesús Meléndez Arranz

Resumen

Lehenengoz, aditz inguru: Aditz predikatiboak: aditz iragangaitzak eta iragankorrak. Horren arabera arteaz esan eta artea izan. Artea predikatua denean, Arteaz berba egiten dugu, Arteaz idazten dugu: Berbekin, Arteaz idazten dugunean: Artea, idazkeraren nolabaiteko zioa da eta nonbaiten Artea daukagu. Horregatik, Artea predikatua denean, errefentzialtasun funtzioa tartean dago. Eta hori dagoelako, testua irakurtzen dugunean, berba ez omen da, Artea da gugana datorrena, idatzitako zeinuen atzetik, kanpoan, zoruan, kutxan, Museoan, horman… Artea bera dago. Arteaz idatziz gero: subjektua, aditza, predikua, sintaxia, gramatika. Zer, zelan, non, norentzat, zertarako.  Aditz asko -ekintzak-, adjektibo ugari -kategoria eta irizpidea definitzekoak, iritzia ere-. Aditz, adjektibo eta sustantiboei esker, kontzeptualizazio nahia, diskurtso sortu: Kritika, Estetika, Pedagogia ohikoenak. Artistek  sortutako testuak ezin ahaztu: tratatuak, gutunak, XX. mendeko manifestuak. Intimoak, publikoak, sentiberak, programatikoak, pedagogikoak. Artistaren berba denean, sarri askotan, nork bere buruarentzako aitorpena, memoralia, autoanalisia. Arteaz idazterakoan, testuaren bestaldean egongo denarekin nolabiteko begirunea ere kontuan izango dugu, bestela idatzitakoa alperrik izango da. (Zerbait esan nahi badugu, berbak zerbait garraiatzea nahi izango badugu, jakina). Bestarengan ondorioa, eragina izango delakoan, komunikazio egokirako ere, berbak beharrezkoak dira. Gertaera bat: berba Artea denean/Artea berba denean. Idaztea Artea da. Literatura, lettera = verba. Berba gehienetan literatura denean: ipuin, narrazio, poema, egunerokoa, izenburuak dira… Zilegiak baina literatura. Artea literaturan: ipuinean, narrazioan, poeman, Artea predikatua baino bilbearen pertsonaia. Horrez gain, Artetik idazteak, beste gauza bat dateke ere. Artetik idaztea esateak, leku batetik idaztea baino ez du adierazten. Predikatua, ordea, ez da hain argi geratzen, ez baitu predikaturik ziurtatzen, beharbada.  Testua iragangaitza izan daiteke, objektua, berba konstelazioa, zeinua. Artea bertan dago, Artea bera da. Funtzio poetikoa. Funtzio poetikoaren mutur-muturrekoan: Berba: berba adierazle legez, adierazirik gabeko zeinua. Funtzio erreferentziala eta poetikoa beharbada ere, berbatik kanpo:  Azken muturrean edukirik gabeko ikus zeinua. Hasierara itzul gintezke eta aditzen inguruan itsatsitakoa irakurri. Arteaz idaztea: diskurtsiboa. Artea idaztea: tautologia.

Cómo citar

Meléndez Arranz, Jesús. 2022. «Arteaz Idaztea - Artea Idaztea». AusArt 10 (1). https://doi.org/10.1387/ausart.23557.
Abstract 209 | HTML (Redalyc) (Euskara) Downloads 0 XML (Redalyc) (Euskara) Downloads 0 PDF (Euskara) Downloads 252

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

ESCRIBIR SOBRE ARTE, ARTE DE ESCRIBIR, ESCRITURA, TRANSITIVIDAD, INTRANSITIVIDAD

References
Chesterton, Gilbert Keith. 2014. El gran mínimo (Antología poética). Selección, traducción y prólogo de Miguel Salas Díaz. Madrid: Salto de Página

Fernández Fernández, Beatriz. 2011. “Aditz predikatiboak: Aditz iragangaitzak eta iragankorrak”. Sareko Euskal Gramatika [blog]. https://www.ehu.eus/seg/morf/5/12/2/1?s[]=predikatibo&s[]=predikatiboa&s[]=predikatiboak
Sección
Artículos