Gogo andamioak arkitektura pentsamenduaren lanketan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 30-12-2020
Mikel Larratxe Berazadi

Resumen

Jakintzat ematen bada ere, 'arkitektura maketak' esanahi desberdin askotarikoak uztartzen dituen objektu multzo bati egiten dio erreferentzia. Eremu honen hedakortasuna eta lausotasuna erakargarria bada ere ikuspegi artistiko batetik, sarriegi produktu amaituen miniaturazko errepresentazio soil bezala ulertuak izatera mugatzen dira. Idazlan honetan fokua aipatu eremu hedakor horren mugetara bideratu nahi da: errepresentazio nahia desagertzerainoko muga eremuetan operatzen duen objektu arkitektonikorantz hain zuzen. Objektu hauek lanabes bezala identifikatuko ditugu, praxi baten isla zuzen, proiektu arkitektonikoaren bilakaera prozesuaren baitan lehen lerroko agente. Horrela pentsamendu arkitektonikoaren lanketarako lanabes izateaz gain, proiektatze prozesua beraren lorratz edo hondakin bezala ulertuko ditugu. Errepresentazioaren muga eremuetan barna ibiltzeak eta pentsamenduen eskuzko lanketari zentraltasuna emateak arte sorkuntzaren esparrutik zuzendutako begirada analitikoa desiragarri bezain derrigorrezko egiten du. Azken hamarkadetan arkitektura bera arte galerietara eramateko mekanismoa izatetik haratago, nola arkitektura maketak arte lanaren sorkuntza dinamikak ere partekatu ditzakeen ikusiko dugu, eta nola berauek ere defini ditzakeen.

Cómo citar

Larratxe Berazadi, Mikel. 2020. «Gogo Andamioak Arkitektura Pentsamenduaren Lanketan». AusArt 8 (2). https://doi.org/10.1387/ausart.22043.
Abstract 203 | PDF (Euskara) Downloads 204 HTML (Redalyc) (Euskara) Downloads 0 XML (Redalyc) (Euskara) Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Sección