Erakusten, bizitzen ikasten
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Helduleku eta pausalekuen inguruan, gorputzen eta gauzen arteko hartu-eman eta joan-etorrian, mugimendua eta pausaldia tartekatzen dira. Helduleku zein pausalekuek besteari erreparatzen diote, heltzen eta pausatzen denari, hori gertatzen den lekua baitira. «Heldu» edo «heltzen» eta «pausatu» edo «pausatzen» aditzak dira, aditz-partizipioa (infinitiboa) eta aditz-izena (gerundioa), hurrenez hurren. Topaguneetan aditzak hezurmamitzen, abstrakziotik lurreratzen dira. Topaguneak arkitekturan materialen eta loturen gordintasuna hainbat eratara erakusten duten eraikuntza xehetasun gisa azaltzen zaizkigu. Juhani Pallasmaak (Merleau-Pontyren pentsamenduak eraginda) arkitekturan «espazio» eta «denbora» bezalako izenek gertaeretan oinarritzen den bizipena desitxuratzen dutela dio. Topagune edo xehetasunak «beren horretan» erakusteko eta aditzaren izaera azaleratzeko saiakera ugari egin dira, arkitektura irakastetik erakustera eta erakustetik bizitzera igaro dadin; gorputza xehetasunaren partaide egiteko saiakera ugari, gorputzak xehetasuna osatzen buka dezan.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
HELDULEKUA, PAUSALEKUA, GORPUTZA, TOPAGUNE/XEHETASUNA, ADITZA
Merleau-Ponty, Maurice. (1945) 1997. Fenomenología de la percepción. Itzulpena, Jem Cabanes. Bartzelona: Península
Pallasmaa, Juhani. (1996) 2006. Los ojos de la piel: La arquitectura y los sentidos. Gaztelerazko bertsioa, Moisés Fuente. Bartzelona: Gustavo Gili
Pallasmaa, Juhani. 2018. Esencias. Traducción de Carles Muro. Bartzelona: Gustavo Gili
Sennett, Richard. (1997) 2009. El artesano. Itzulpena, Marco Aurelio Galmarini. Bartzelona: Anagrama
Smithson, Alison & Peter Smithson. 1973. Without rhetoric: An architectural aesthetic; 1955-1972. London: Latimer New Dimensions
Zumthor, Peter. (1998) 2014. Pensar la arquitectura. Gaztelerazko bertsioa, Pedro Madrigal. Bartzelona: Gustavo Gili
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0)
Honakoak egin ditzakezu:
- Partekatu — partekatu, kopiatu eta birbanatu edozein bitarteko edo formatutan
- Moldatu — nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz sortu
- edozein xedetarako, baita merkataritza-xedeetarako ere.
https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/deed.eu