γ-Laktama-deribatuen osagai anitzeko sintesi enantioselektiboa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 30-09-2024
Zuriñe Serna-Burgos
Adrián López-Francés
Javier Vicario
Xabier Del Corte

Resumen

Gaur egun, industria farmazeutikoak eta sendagaiak erregulatzen dituzten agentziek molekula enantiomeriko puruen sintesia lortzea ezarri dute beren lehentasun sintetikoen artean. Hori dela eta, kimika organikoan interes handiko helburua bilakatu da molekula kiral optikoki puruak lortzeko egokiak diren protokolo sintetiko berriak garatzea. Testuinguru honetan, osagai anitzeko erreakzioak (OAE) metodologia ezin hobeak dira, sintesi sekuentzial arrunten aurrean erakusten dituzten abantailen ondorioz. Dokumentu honetan, BINOLetik eratorritako azido fosforiko kiralen bidez katalizatutako aminen, aldehidoen eta etil pirubatoaren arteko osagai anitzeko metodologia enantioselektiboa garatu da, konposatu natural eta ez-natural anitzen egituretan aurki daitezkeen γ-laktama α,β-asegabeak eskuratzeko.

Abstract 212 | PDF (Euskara) Downloads 138

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos