Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eraikinen birgaitze energetikoa: Birgaitze-teknikak eta erabakia hartzeko jasangarritasun-irizpideak.

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 04-02-2022
Ziortza Egiluz Jesús Cuadrado Eduardo Rojí Ugaitz Gaztelu

Laburpena

Eraikuntzako energia-kontsumoak gora egin du azken urteotan. Horregatik, eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko araudiak ezarri behar izan dira kontsumoa kontrolatzeko, energia-aurrezpena hobetzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko. Baina Euskal Autonomia Erkidegoan zaharrak eta energetikoki pobreak diren eraikin kopurua oso altua denez, behar beharrezkoa da eraikin horietan esku hartzea eta epe labur edo ertainean energetikoki birgaitzea.

Birgaitze-teknikarik egokiena aukeratzea ez da lan erreza eraikinak energetikoki birgaitzeko eraikuntza-soluzio ugari baitaude. Hau dela eta, erabakia hartzen laguntzeko, jasangarritasun-irizpideak erabiltzea planteatzen da. Horrela, birgaitze-teknikak ekonomiaren, ingurumenaren eta sozialaren ikuspegitik aztertuko dira.

Abstract 152 | PDF Downloads 140

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

fatxada, jasangarritasuna, birgaitzea, energia-efizientzia

Atala
Ale Berezia