Matrize dezelularizatuak eta zelula amak ehun-ingeniaritzan Stem cells and decellularized matrices in tissue engineering
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Gaskon Ibarretxe
Laburpena
Azken urteotan dezelularizatutako matrize estrazelular (dMEZ) eta zelula amek interes handia piztu dute ehun-ingeniaritzaren arloan, ehun eta organoen birsorkuntzarako izan dezaketen erabilgarritasunagatik. Berrikuspen honen helburua, batetik, arlo honen nondik norakoak ezagutzea da, eta, bestetik, gizakietan egin diren aplikazioak aztertzea. Ehunak edo organoak dezelularizatzeko eta dezelularizatutako matrize estrazelularren aldamio edo scaffoldak eskuratzeko teknika desberdinak daude: fisikoak, kimikoak, biologikoak, tekniken konbinaketak eta azken urteetan garatu diren teknika berriak. Dezelularizatutako matrize horiek jatorrizko matrize estrazelularren (MEZ) osagaiak eta egitura kontserbatzen dituzte, zeinak beharrezkoak diren zelulen eta matrize estrazelularren arteko elkarrekintzetarako. Dezelularizatu ostean, matrize horiek birzelularizatu egin daitezke, bai zelula somatikoekin, bai zelula amekin, intereseko ehun edo organo espezifikoa eskuratzeko. Ehun-ingeniaritzaren arloan, azken urteetan aurrerapen garrantzitsuak egin dira, eta dezelularizatutako matrize estrazelularren aldamio mota ugari eratu dira ehun desberdinentzat, hala nola azal-ehuna, hezur-ehuna, nerbio-ehuna edo bihotz-ehuna. Horrez gain, organo osoen dezelularizazioa ere lortu da, zeinek jatorrizko organoaren arkitektura eta osagaiak kontserbatzen dituzten eta zeinak jarraian birzelularizatu egin daitezkeen. Oraindik gizakietan egindako aplikazioak mugatuak badira ere, etorkizunari begira ate ugari zabaldu ditzakeen ikerkuntza-arloa da hau.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Zelula amak, matrize deszelularizatua, aldamiajeak, ehun ingenieritza, organo birsokuntza

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
https://orcid.org/0000-0002-1443-7057