-le/-tzaile inflexiozko atzizkiaz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2010-04-18
Beatriz Fernández Beñat Oihartzabal Josu Landa Ibon Sarasola

Laburpena

Lan honetan -le/-tzaile inflexiozko atzizkia aztertuko dugu, eratorpenezko -le/-tzaile atzizkiarekin konparatuz. -le/-tzaile eratorpenezko atzizkiaz sortutako hitzek barne argumentua jaso dezakete gehienez ere; -le/-tzaile inflexiozko atzizkiak, aldiz, askotariko osagaiak bildu ditzakete: datibo sintagmak, postposizio sintagmak, adberbio sintagmak eta baita mendeko perpausak ere. Honen ondorioz, badirudi inflexiozko atzizkiaren osagarria aS (aditz txikiaren sintagma) dela edo are goragoko beste islapen bat (beharbada Inflexio sintagma). Partizipio predikatuko egituretan bezalaxe, litekeena da -le/-tzaile egituretan ere operatzaile isilen bitartez sortzea predikazioa. Azterbide honek, halaber, erlatibo generikoen eta gure egituraren arteko antzekotasunak azaltzen ditu.

Nola aipatu

Fernández, Beatriz, Beñat Oihartzabal, Josu Landa, eta Ibon Sarasola. 2010. «-Le/-Tzaile Inflexiozko Atzizkiaz». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 44 (2):457-510. https://doi.org/10.1387/asju.7329.
Abstract 156 | PDF Downloads 532

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak