-(k)i eta -ra

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2012-10-15
Beatriz Fernández

Laburpena

Lan honetan, -(k)i morfema, aplikatibo bat dela proposatuko dut. Aplikatiboa orokorturik dago euskaraz eta ez dago honi dagokionez, diferentzia sintaktiko esanguratsurik hizkeren artean. Alabaina, ipar-ekialdeko hizkeretan, hasierako testigantza idatzietatik, forma analitiko iragankor datibodunetan, hots, draut bezalakoetan -ra morfema arazlea (Lafon 1980 [1944]) ere jasotzen da, gaur egun jada testigantza bizirik ez duen arren. Leizarraga da horren lekukoetako bat. Lan honetan, bada, Leizarragaren sistemako hauek bezalako aditz jokatuak izango ditut mintzagai, eurak baitira arazlea zein aplikatiboa batera erakusten dituzten forma bakarrak. Lanean zehar erakutsiko dudanez, adizki hauetako -ra arazleak kanpo argumentua gaineratzen du egiturara, baina berarekin batera -(k)i aplikatiboa ere badago, eta hau da, hain zuzen, datibo argumentua gaineratzen duena. Aplikatibo hori batzuetan morfologikoki argiro ageri da -ki edo -k gisa, eta besteetan zeharbidez, datibo komunztadura hizkiak antzaldatuz. Azkenik, badira batere adierazgarri morfologikorik ez duten aplikatiboak. Horiexek, aplikatibo isil bati esker sortzen direla proposatuko dut.

Nola aipatu

Fernández, Beatriz. 2012. «-(k)i Eta -Ra». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 46 (2):257-70. https://doi.org/10.1387/asju.13456.
Abstract 253 | PDF Downloads 257

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak

Most read articles by the same author(s)