"Feitac espravi dutuçu": partizipio sail berri bat Zuberoan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-09-15
Manuel Padilla-Moyano

Laburpena

Azken mendeetako zubererak -i bukaerarekiko aditz multzo berri bat garatu du. Jatorri erromantzeko akabi, ataki edo ezkapi bezalako formak ez dira, alta, -i multzoko euskal partizipio zaharrekin batera sailkatzekoak. Izan ere, multzo berriko aditzek kideak dituzte -tü klasean (akabatü, atakatü, ezkapatü), zeinekin forma zein funtzio banaketa osagarrian erabiliak baitira. Artikulu honek partizipio berrien multzoa aztertzen du Zuberoako euskara historikoan, XVI-XIX. mendera bitarteko corpus zabal batean oinarriturik. Lehenik, aditz berrien forma eta funtzioak deskribatuko dira (§ 2), haien agerpena sistematikoki bilduz (§ 3). Ikuspegi diakronikotik, -i-dun forma berrien eta -(a)tü beren kideen arteko lehia deskribatuko da (§ 4). Ondoren, forma berrien jatorriaren gaineko hipotesi bat formulatuko da, gaskoiarekiko ukipenari seinalatzen diona, eta zehazkiago bearnesaren aditz jokatuen mailegatzeari (§ 5). Azkenik, -i akabantza duten, baina oraino aditz izaera osoki berenganatu ez duten beste zenbait forma ikertuko dira (§ 6).

Nola aipatu

Padilla-Moyano, Manuel. 2018. «"Feitac Espravi dutuçu": Partizipio Sail Berri Bat Zuberoan». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 52 (1/2):629-46. https://doi.org/10.1387/asju.20220.
Abstract 261 | PDF Downloads 313

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak