Ohar filologikoak Azkoitiko testu aurkitu berriaz: irakurketa proposamena

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2021-12-30
Borja Ariztimuño Lopez

Laburpena

Lan honetan, 1515 inguruko Azkoitiko poemen edizio kritikoa eskaintzen da, testuon aurkezpenean plazaratu transkripzio paleografikotik eta behin-behineko azterketa filologikotik abiatuta, helburua izanik alderdi ilunak argitzeko proposamenak aurkeztea eta hizkuntzaren analisi zehatzagoa egitea. Hala, poemen banaketa eta haien barneko egitura berria proposatzen da. Halaber, lehenago identifikatu ez diren ezaugarri batzuk deskribatu dira eta oro har, zailtasunak zailtasun, testua Gipuzkoa mendebaleko euskara arkaikoaren barruan koka daitekeela defendatu (batik bat aditz morfologiari erreparatuz; cf. eztet, naçu, niagon, çatan, vanijoean); hala ere, ustekabeko bequela ‘bezala’ aldaera azaltzeko, isoglosen aldakortasun diakronikoa ez ezik, poemen beren edota idatziz paratu zituen pertsonaren jatorria gehiago ikertzea ezinbestekotzat jotzen da, emaitza fidagarriagoak erdieste aldera.

Nola aipatu

Ariztimuño Lopez, Borja. 2021. «Ohar Filologikoak Azkoitiko Testu Aurkitu Berriaz: Irakurketa Proposamena». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 54 (1-2):1-18. https://doi.org/10.1387/asju.23317.
Abstract 993 | PDF Downloads 371

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Atala