Barbie eta superman: beste aukerarik ote? Artearen hezkuntza eta gorputz hezkuntzaren bidezko diziplinartekotasuna haurren pentsamendu kritikoa sustatzeko

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2023-07-10
Estibaliz Gutiérrez Galder Perez de Pipaon

Laburpena

Diziplinartekotasunak hainbat abantaila izan ditzake Lehen Hezkuntzan, horien artean kontzeptu teoriko eta metodologia praktikoen artean loturak ezartzea, edota eguneroko arazoei aurre egiteko ikuspuntu eta baliabide desberdinak garatzeko aukera ematea. Planteamendu horretatik abiatuta kasu azterketa bat egiten da bi helburuekin, alde batetik 6. mailako ikasleriak dituen gorputz osasuntsuari buruzko aurreiritziak identifikatzea, eta bestetik gai horri buruzko ezagutzak garatzeko Gorputz Hezkuntza eta Artearen Hezkuntzaren bidezko proiektu baten eraginkortasuna ebaluatzea. Emaitzak erakusten dutenez, parte-hartzaileen osasunari eta gorputz irudiari buruzko aurreiritziak zuzenki erlazionatuta daude ikusizko kulturan kontsumitzen dituzten estereotipoekin. Horretaz gain, ondorioztatu da Artearen Hezkuntza eta Gorputz Hezkuntzaren arteko elkarlanak ikasleen adierazpen gaitasunak sustatzen dituela, osagarriak diren hiru komunikazio-bide eskaintzen baititu: hitzen bidezkoa, gorputz adierazpena eta ikusizko lengoaia. Gainera, metodologia praktiko, motibatzaile eta erakargarrien bidez parte-hartzaileek eduki eta eredu berriak barneratzea lortzen dute, baita beraien aurreiritziaz hausnartzea eta estereotipatutako irudiei buruzko pentsamendu kritikoa garatzea ere, gorputz aniztasunarekiko begirunea suspertuz.

Abstract 147 | PDF Downloads 292

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Diziplinartekotasuna, Lehen Hezkuntza, Artearen Hezkuntza, Gorputz Hezkuntza, irudi fisikoa, pentsamendu kritikoa

Atala
Artikuluak