Eskola giroa: definizioa, domeinuak, beste aldagaiekin harremana eta ebaluazioa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publiée 2020-07-06
Naiara Escalante Mateos Arantza Fernández-Zabala Eider Goñi Palacios Iker Izar de la Fuente Diaz de Cerio

Résumé

Eskola giroa aztertzea interesgarria da ikasleen ebaluazioaren testuinguruaren ikuspegitik. Dena den, eskola giroa lantzeko eta ebaluatzeko zaila den konstruktua da, batez ere hainbat ikuspegitatik ikertu izan den dimentsio anitzeko egitura delako. Gaur egun, oraindik, terminologia nahasmen handia dago haren inguruan, eta haren barne egitura ez dago argi zehaztuta. Beraz, gai hori argitu ahal izateko asmoz, lan honen helburu nagusia da eskola giroa konstruktuaren berrikuspen teorikoa egitea, bai eta hura neurtzeko bideratutako tresnak aztertzea ere. Ondorioztatzen da herrialde anglosaxoietan aldagai horren dimentsioak ebaluatzeko garatu diren tresnak asko eta askotarikoak izan diren arren, gaztelaniaz onartu eta baliozkotu diren tresnak oso urriak direla oraindik. Horrela, agerian uzten da fidagarritasun eta baliozkotasun estandar unibertsalak betetzen dituen eta maila teorikoan babes handiena duten lau domeinuak (segurtasuna, harremanak, ingurumen-egitura alderdiak eta irakaskuntza-ikaskuntza) ebaluatzen dituen gaztelaniazko ebaluazio tresna bat izateko premia. Auzi hori etorkizuneko lanetan jorratuko da.

Abstract 435 | PDF (Euskara) Downloads 482

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Rubrique
Artikuluak