Babes sistematik atera diren gazteen hezkuntza ibilbideak: Bigarren Aukerako Eskolak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-03-25
Aintzane Rodri Joana Miguelena Torrado Luis Maria Naya Garmendia

Laburpena

Azken urteotan babes sistemaren tutoretzapean egon diren gazteen helduarorako trantsizioaren inguruko ikerketak areagotu dira, baina gehienak laneratzean zentratu dira, hezkuntza ibilbidea bigarren plano batean utziz. Era berean, tutoretzapean egon diren haur eta nerabeen bizitzako eremu desberdinak aztertzea helburu duten lan ugari aurki ditzakegu, baina tutoretzapean egon diren gazteek jarraitzen dituzten hezkuntza-ibilbideei buruzko lanak, oraindik urriak dira bai Espainiar estatuan, baita Euskal Autonomia Erkidegoan ere. Lan honek errealitate ezezagun hori aztertzea du helburu, hau da, tutoretzapean adin nagusitasunera iritsi diren gazteen hezkuntza-ibilbideena, hain zuzen ere. Ekarpen honetan, beraz, egoitza-harreretan egon diren eta Bigarren Aukerako Eskoletan ikasten diharduten gazteen hezkuntza-ibilbideak aztertzen dira, halaber, gazte hauen ikaskuntza prozesua erraztu edo oztopatzen duten faktoreak identifikatzen dira. Helburu hori lortzeko, metodologia kualitatibo bati jarraitzen dion ikerketa bat diseinatu da, non erdiegituratutako elkarrizketak datuak jasotzeko teknika gisa erabili diren. Zehazki, 22 elkarrizketa egin dira egoitza-harreran artatuak egon diren gazteekin eta 15 elkarrizketa Bigarren Aukerako Eskoletan lanean dabiltzan profesionalekin. Emaitzek, gazte horien hezkuntza-eremuan faktore desberdinek eragiten dutela agerian uzten dute, esaterako, familiaren pisua, egoera pertsonalak eta hezkuntza-sistemarekin zerikusia duten faktoreak identifikatu dira.

Abstract 1 | PDF Downloads 1 HTML Downloads 1

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Bigarren hezkuntza, hezkuntza inklusioa, hezkuntza aukerak, egoitza-harrera, babes sistema

Atala
Artikuluak

Similar Articles

1 2 > >> 

You may also start an advanced similarity search for this article.