Eskola-materialaren izaera, garrantzia eta kudeaketa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2023-07-10
Sara Picabea Eztizen Echevarria Naiara Pérez Iván Pérez

Laburpena

Artikulu honek eskola-materialaren kudeaketan egunerokoan dauden zailtasunak azpimarratzen ditu, eta azken helburua eskola-materialaren kudeaketa hobetu dezaketen hainbat proposamen egitea da, bai EAEn, bai estatu-mailan. Datuek erakusten dute familia askok zailtasunak dituztela derrigorrezko hezkuntzako etapetan eskola-materiala ordaintzeko, eta euskal hezkuntza-komunitateko eragileek azpimarratzen dute baliabideen zurrunbiloak eta protokolo argirik ezak nahasmendua eta deskoordinazioa dakartela berekin. Era berean, irakasle askok aitortu dute eskola-materiala bigarren mailako gaia dela eta ez dagoela hezkuntza-eztabaidan, eta COVID-19ak eragindako erabateko konfinamenduak agerian utzi zuen baliabide-desberdintasunetik abiatuta, oso garrantzitsua dela eskola-materiala, haren eragina, kudeaketa eta hezigarritasuna pandemia hasi eta urte batzuetara birpentsatzea. Hezkuntzak gizartea eralda dezakeela dioen printzipioari eta idealari eusten diogu, eta hezkuntza-independentzia ezinbestekoa dela helburu horretarako. Era berean, hezkuntza-politikak behar dira, pertsona orori bermatzeko hezkuntzan sartzea eta irautea, haien egoera sozioekonomikoa edozein dela ere. Hezkuntza-komunitateak, oro har, eskola-materialari buruz pentsatu behar du, gizarte- eta hezkuntza-aldaketen arabera birdefinitu, material hori eskuratzeko modua zehaztu, eta gaur egun gizartean eta ingurumenean duen eraginari buruz hausnartu. Gako-hitzak: lehen hezkuntza, eskola-materiala, baliabideen kudeaketa, laguntza didaktikorako materiala, hezkuntza-kalitatea, berdintasuna.

Abstract 260 | PDF Downloads 336

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Lehen Hezkuntza, eskola-materiala, baliabideen kudeaketa, laguntza didaktikorako materiala, hezkuntza-kalitatea, berdintasuna

Atala
Artikuluak