Hezkuntza premia bereziak eta gorputz hezkuntza
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Duela urte askotatik premiazko erantzun bat behar da ikasle-aniztasunari arreta egoki bat eman ahal izateko. Gaur egungo eskola arruntaren antolakuntza zurrunetik kanpo geratzen diren ikasleak daudela hauteman daiteke: Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) dituzten ikasleak hain zuzen ere. Gainera, bereizketa hau agerikoagoa bihurtzen da Gorputz Hezkuntzako irakasgaian. Gorputz Hezkuntzak duen heziketa potentzialtasun izugarria kontuan izanik, are gehiago HPBak dituzten ikasleengan, haur guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzen dutela ziurtatzeko Gorputz Hezkuntza inklusibo baten beharra babestu behar da. Horretarako, irakasleen gaitasun profesionala eta jarrera positiboa izan behar dira abiapuntuak. Hortaz, azterlan honetan, Gorputz Hezkuntzako irakasleei zuzendutako galdetegi baten bitartez, HPBen aurrean Oarsoaldeko irakasleen egoera aurkezten da: aurretiko ezagutza eta jarrera, formakuntza, lan egoera eta abar. Galdetegian lortutako emaitzetatik ondorio nagusi batzuk lortu dira: Oro har, HPBetarako eta inklusiorako jarrera ona, ezagutza urria eta prestakuntza gutxi dagoela eta HPBak dituzten ikasleen inklusio egoki eta osoa eman dadin, lankidetzan lan egitea ezinbestekoa bihurtzen dela: Administrazioa, ikastetxea, irakaslea, familia…
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Lehen Hezkuntza, Hezkuntza inklusiboa, Eskola integrazioa, Heziketa Fisikoa.