Gai eragileen erabilera ikas-material digitalak sortzeko Ahozko historiak ikasgelan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2023-07-10
Nahia Delgado de Frutos Daniel Losada Ainhoa Ezeiza

Laburpena

Eskola bere inguruko komunitatearekin elkarlotu nahian, ikerketa honetan ahozko historietan oinarritutako ikas-materialak sortu dira. Horretarako, Paulo Freirek proposatutako gai eragileak berrinterpretatu dira, egoera berrietara ekartzeko. Freirek komunitate bateko hitz eta gai eragileak abiapuntutzat hartzea proposatu zuen, hezkuntza prozesuak askatzaileak izan zitezen, kultur inbasioa deitu zuena murriztu eta subjektuei hitza emateko. Ideia hori hartuta, Donostiako Altza auzoan egindako 106 banakako elkarrizketa analizatu dira, ikerketa-ekintza parte-hartzailearen bitartez. Elkarrizketa hauetatik, 30 gai eragile posible identifikatu dira, altzatarrentzat zentzu komunitarioa eta bizikidetzazkoa dutenak, eta horietatik, hainbat talde-bilera informalen ostean, eta ikuspegi kurrikularrarekin eta dokumentalarekin kontrastatuta, 17 ikas-unitate digital sortu dira. Ikas-material hauek autoestimu komunitarioa sustatzea dute helburu, ikasleek dituzten aurre ezagutzetatik eta ahozko historietatik abiatuz ezagutzak landuz, pentsamendu kritikoa bultzatuz eta komunikazio-zubi belaunaldiartekoak eraikiz. Material didaktiko digital hauek hezkuntzako profesionalek, komunitateko kideek eta komunitate zientifikoko adituek ebaluatu eta baliozkotu dituzte. Triangulazioa erabiliz egin den hiru mailako ebaluaketa (autoebaluaketa, talde eztabaida bidezko ebaluaketa eta elkarrizketa indibidualetan oinarritutako ebaluaketa) materialak hobetzeko baliagarria izan da.

Abstract 94 | PDF Downloads 144

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Lehen hezkuntza, ikasmateriala, komunitatea, elkarrizketak, ikerketa parte-hartzailea

Atala
Artikuluak