Dislexiaren definizioa eta honi aurre egiteko ikerketen azterketa: literaturaren berrikusketa sistematikoa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Irakurketa-idazketaren ikaskuntzako asaldura bat da dislexia, ikasgeletan gero eta nabarmenagoa
dena gaur egun. Lan honen helburu nagusiak dislexia definitzea, dislexiak ikaskuntza prozesuan
duen eragina arakatzea eta Lehen Hezkuntzan dislexiari aurre egiteko ikerketak aztertzea izan dira.
Horretarako, berrikusketa sistematiko bat egin da, PRISMA 2020 deklarazioan oinarrituz. Berrikusketa
honetarako, PICO estrategia ere erabili da. Estrategia hau kontuan hartuta, formulatutako ikerketa-galderak
honako hauek izan dira: Lehen Hezkuntzako etapan, (1) zer nolako kontzeptualizazioa du dislexiak?
nola egiten da dislexiaren kontzeptualizazioa (definizioa eta ikaskuntza-prozesuan duen eragina)? eta
(2) zer nolako interbentzio mota jarri dira martxan dislexiari aurre egiteko? Artikuluak hautatzeko prozesua
3 etapatan garatu da eta 21 artikulu identifikatu dira guztira. Artikulu horien azterketa deskribatzailea
eta edukiaren analisia egin da. Emaitzek garrantzia eman diote dislexiaren definizioari eta horrek ikasgelan
duen eraginari buruzko literatura akademikoari. Horretaz gain, atal honetan dislexiari aurre egiteko
10 esku-hartze aztertu dira. Esku-hartze gehienek dislexiari aurre egiteko irakurketa-abiadura, kontzientzia
fonologikoa eta irakurmen zehaztasuna lantzen dute. Hala ere, esku-hartze batzuk dislexiari aurre egiteko
garapen psikomotorra eta ongizate sozioemozionala lantzen dute. Gauzak horrela, ikerketa honek
agerian uzten du dislexiari modu holistikoan heldu behar zaiola, ikaskuntza eraginkorragoa bultzatzeko,
ikasleen bizi-kalitatea hobetzeko eta arrakasta akademiko eta pertsonalerako aukerak areagotzeko.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Dislexia, lehen hezkuntza, metodologia, esku hartzea, irakurketa