Inklusio prozesuen printzipiotik hezkuntza igarobideak eraldatzen

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-03-25
Irati Sagardia-Iturria
Agurtzane Martinez-Gorrotxategi Alexander Barandiaran Arteaga

Laburpena

Aurkezten den ikerketa-lanaren helburua da Gipuzkoako eskola publiko bateko hezkuntza igarobide prozesuak ulertu eta eraldatzea. Ikerketa ekintza parte-hartzailearen bidez egin da, eta, eragileen artean parte hartze maila ezberdinak izan arren, partaideak igarobide prozesuan zeuden haur, familia eta irakasle guztiak izan dira. Emaitzek prozesu honen lehen zikloa jasotzen dute: diagnosiaren hausnarketa partekatua, ekintza planaren diseinua, inplementazioa eta ebaluazioa. Pandemiaren ondorioz, hainbat ekintza gauzatzea ezinezkoa izan den arren, ikusi da oro har ekintza planak esperientzia positiboak ekarri dituela haur, familia eta irakasleentzat. Hala ere, igarobide prozesuek protagonista guztien ElkarZaintza bermantzen dutela ziurtatzeko, prozesuan hobetzeko hainbat alderdi identifikatu dira. Irakasleen igarobideen zaintza, ahots desberdin eta anitzak talde eragilera ekartzeko beharra eta koordinazio eta komunikazioa hobetzeko beharra besteak beste.

Abstract 0 | PDF Downloads 0 HTML Downloads 2

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

hezkuntza trantsizioak, familia-eskola-komunitatea harremana, haurren ahotsak, ikerketa ekintza parte-hartzailea, lehen hezkuntza

Atala
Artikuluak

Similar Articles

1 2 > >> 

You may also start an advanced similarity search for this article.