Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina: Bizkaiko ikastetxe baten ikerketa kasua
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Abstract
Ikerlan honetan aztertu dira irakasleen rolean egon diren aldaketen inguruko ga- koak, ikastetxe batean egin den berrikuntza prozesuan zehar. Berrikuntza oinarritu da testuinguruan, espazioan, materialean eta lan egiteko moduan eragina izan duen aldaketa batean, eta aldaketa honek irakasleengan nolako eragina duen aztertu da. Irakasleen lan egiteko modua, ebaluazioa, talde lana, koordinazioa, formakuntza eta sentimenduak aldaketa gertatu aurretik eta ondoren aztertu dira, bi mo- mentuak alderatuz. Emaitzek adierazi duten moduan, irakaslea prozesuaren parte sentitzen ez baldin bada eta emandako urratsetan parte hartzen ez baldin badu, prozesuan erresistentziak sortzen dira eta, ondorioz, ez da irakaslearen rola aldatzen. Horrek eragitea dakar berrikuntza gauzatu baino lehen lan egiten zen moduaren gainean.