Irakasleen arteko harreman pedagogikoak eskola testuinguruan: Jakintza ikastola, begirada berrien bila

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 2020-07-06
Esti Amenabarro Iraola Nerea Navarro Rodríguez

Resumen

Gaur egungo gizarte errealitateari begirada azkar bat ematen badiogu, ziurgabetasunari eta etengabeko aldaketari erreparatzea ezinbestekoa da. Irakasleek beren jarduera testuinguru horretan garatu behar dutenez, eskola eremuan sortzen dituzten harremanen analisiak garrantzia dauka. Hurrengo artikuluan, irakasle talde bateko kideek beren arteko harremanen inguruan duten iritzia/ikuspegia jasotzea izan dugu helburu. Horretarako, arreta berezia eskaini diegu irakasleen arteko harremanei, haien definizioari, eskolako giroari, espazioari eta denborari, bai eta irakasleen arteko zaintza ikuspegiei ere. Gai horiei buruzko datuak eskuratzeko, metodologia kualitatiboa erabili dugu: elkarrizketa erdi-egituratuak egin zaizkie hiru irakasleri; ondoren, 13 irakaslerekin mintegi bat egin da. Mintegian, focus groups dinamikaren egiturari jarraituz argazkien erregistroa eta haien inguruko narratibak sortu dira. Ondoren, ikerketarekin lotura duten hainbat kontzepturen deskribapena egin da eta, amaitzeko, irakasleen artean ardazturiko eztabaida. Emaitzek erakutsi dute, irakasleen arteko harremanek garrantzia duten arren, gaiaren inguruko formakuntza handitzea ezinbestekoa dela. Izan ere, harremanen dinamikek zeharo baldintzatu dezakete eskolako giroa eta bertako irakasleen ongizatea.

Abstract 493 | PDF (Euskara) Downloads 514

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artikuluak