Bizkaiko jauntxoen inguruko herri literaturaz: Plentziako 1603ko hiru esaera zahar eta "Refranes y Sentencias"-en jatorria, eta proposamen bat Arrasateko erreketaren kantuez

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2011-07-22
Eneko Zuloaga

Laburpena

Lan honetan aurkikuntza baten berri ematen dugu: Plentziako armarri batean aurkitutako hiru euskal esaera zahar (1603) aurkezten eta hizkuntzaren eta historiaren ikuspuntutik aztertzen ditugu. Hiru esaerotatik bi Refranes y sentencias (1596) lanean agertzen dira, eta hori datu garrantzitsua da; izan ere, Lakarrak (1996) errefrau bilduma anonimo horren jatorriaz egindako proposamena berresteko argudio berria da. Zehazki, Bizkaiko ipar-mendebala proposatu zuen Lakarrak bildumako errefrauen jatorri gisa. Beste alde batetik, Bizkaiko ipar-mendebaleko euskararen zenbait ezaugarri baliatuta, Arrasateko erreketari buruzko zenbait kantu eremu horretan sortu zirela proposatzen dugu —zehazki, Butroeko (Gatika) dorretxearen inguruan—, hizkuntzari dagozkion argudioak historiari buruzkoekin osatuta.

Nola aipatu

Zuloaga, Eneko. 2011. «Bizkaiko Jauntxoen Inguruko Herri Literaturaz: Plentziako 1603ko Hiru Esaera Zahar Eta "Refranes Y Sentencias&Quot;-En Jatorria, Eta Proposamen Bat Arrasateko Erreketaren Kantuez». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 45 (2):53-69. https://doi.org/10.1387/asju.12565.
Abstract 327 | PDF Downloads 372

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak