XIX. mendean Harizmendiren "Ama Virginaren Hirur Officioac"-en ale ezagun bakarrari falta zitzaizkion orriak osatu zituen esku ezezagunaz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-09-15
Javier Etxagibel

Laburpena

1901.ean J. Vinsonek C. Harizmendik XVII. mendean idatzitako Ama Virginaren Hirur Officioac liburuaren berrargitalpena prestatu zuen. Horretarako, artean ezagutzen zen jatorrizko ale bakarra —L. L. Bonaparteren ondarekoa— erabili zuen. Alabaina, ale hori ez zen osoa, eta faltatzen zitzaizkion orriak osatzearren utzi bide zioten eskuizkribatutako kopia batez baliatu zen. Testua inprentan argitaratzear zenean, S. Dogsonek Oxfordeko Bodleian liburutegian gordetzen zen ale oso baten berri eman zion. Berak prestaturiko testua Bodleian liburutegiarenarekin erkatu zuenean konturatu zen berreraikitako orri zenbait, edukiz eta hizkeraz, Harizmendiren testuari ez zegozkiola, hots, kopiagile ezezagun batek berreraikitakoak bide zirela. Kopiagilearen auzia aztertzeke dago oraindik, eta hauxe izan da ikerlan honen helburua, testua arakatuaz kopiagile ezezagunaren gainean zer edo zer argitzea, alegia.

Nola aipatu

Etxagibel, Javier. 2018. «XIX. Mendean Harizmendiren "Ama Virginaren Hirur Officioac&Quot;-En Ale Ezagun Bakarrari Falta Zitzaizkion Orriak Osatu Zituen Esku Ezezagunaz». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 52 (1/2):207-36. https://doi.org/10.1387/asju.20200.
Abstract 286 | PDF Downloads 343

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak