Hots-aldaketaren inguruan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-09-15
Miren Lourdes Oñederra

Laburpena

Hugo Schuchardtek «Über die Lautgesetze: Gegen die Junggrammatiker» lanean neogramatikoei egiten dien kritika du lan honek abiapuntu. Kritika horiek burutzeko arrazoibideetan badira egunerokotasunik galdu ez duten ideia interesgarri zenbait. Neogramatikoek aldarrikatutako hots aldaketen salbuespengabetasunaren aurka, Schuchardtek hizkuntzaren aldagarritasuna eta hots-aldaketen alderdi mentalak azpimarratzen ditu. Artikuluaren 3. atalean ahoskeraren esplikazio guztiz fonetikoen aurrean Fonologia Naturalak hots aldaketaren funts mentalaz dioena azaltzen da, Schuchardten argudioen gaurkotasuna nabarmenduz. Euskararen fonema inbentarioan gertatzen ari diren unitate gehitze edo murrizte batzuk aipatzen dira adibide moduan (§ 3.2). Azkenik (§ 4) hausnarketa laburra egiten da hots aldaketak irekita uzten dizkigun galderen inguruan.

Nola aipatu

Oñederra, Miren Lourdes. 2018. «Hots-Aldaketaren Inguruan». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 52 (1/2):605-18. https://doi.org/10.1387/asju.20218.
Abstract 299 | PDF Downloads 331

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak

Most read articles by the same author(s)