Aldizkariari buruz

Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (ASJU) aldizkaria Koldo Mitxelenak eta Manuel Agudek 1954an sortutako Euskal Linguistika eta Filologiako nazioarteko aldizkaria da, kidekoek ebaluatua eta "Julio Urkixo" Euskal Filologi Mintegi-Institutuak (JUMI) eta EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratua. ASJUk euskaraz edo nazioarteko zientzia-elkarteetan ohiko diren hizkuntzetako batean idatziriko euskal linguistika eta filologiazko lan originalak argitaratzen ditu, baita eremu ezberdin edo zabalago bati atxikiak izan arren euskalaritzarako interesgarri izan daitezkeenak ere.
Urtero bi zenbaki ateratzen dira. ASJUk badu, orobat, ASJUren Gehigarriak izeneko liburu-bilduma bat, non artikulu formatuaz gorako lanak argitaratzen diren, epe jakinik gabe. Aldizkaria 2011n argitaratu zen online lehen aldiz.

Aldizkariaren orientazioaren eta politiken deskribapen osoa esteka honetan aurki daiteke: https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/about.
Joseba A. Lakarra eta Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean argitaratzen da.
ISSN: 0582-6152 | e-ISSN: 2444-2992


Egungo zenbakia

Argitaratua: 2025-07-14

Download full issue PDF

Artikuluak

Kutixiak

L'aspiration en basque: phonématique et analogie / Aspiration in Basque: phonematics and analogy

Jean-Philippe Gonzalez-Eppherre, Beñat Oihartzabal
Abstract 97 | PDF (Français (France)) Downloads 9

Page 177-211

Ohar laburrak

Más testimonios sobre xorguinas en la Navarra del siglo XV / More evidence of xorginas in 15th century Navarre

Jon Andoni Fernández de Larrea Rojas
Abstract 172 | PDF (Español) Downloads 13

Page 213-215

Liburuen aipamenak

ASJUk dei egiten du aldizkariaren 2025eko 59(2) zenbakian argitaratuko diren artikuluak bidaltzeko. Proposamenak 2025eko maiatzaren 31 arte bidal daitezke.