EHUko Pedagogia Gradua lanbide anitzetarako prestatzen: ikasleen asebete eta iritzietan eta irakasleen pertzepzioan oinarritutako analisia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2021-02-06
Jon Altuna
Alba Madinabeitia
Inazio Marko
Ana Aierbe
Esther Cruz

Laburpena

Unibertsitatea da herritarren formakuntzan eta profesionalizazioan hezkuntza-instituzio aitzindaria, eta horregatik Pedagogia Graduari eginkizun garrantzitsu horretan prestakuntzaren kalitateari buruz hausnartzea egokitzen zaio. Pedagogoaren lanbideak badu berezitasun bat: hezkuntzako aditu gisa, tradizioz eskola-testuingurura mugatu izan du bere jarduna baina hezkuntza formaletik harago espazio potentzial ugari ditu. Horrekin batera, ordea, bere lekua mu- gatzeko zailtasuna agerikoa da. Hortaz, xxi. mendeko pedagogiari dagokio bere lan-esparrua birdefinitzea eta formakun- tza orientatzeko erronka. Artikulu honen helburu orokorra izan da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Pedagogia Graduko ikasleek eta irakasleek, profesionalizazioaren mapan zehatutako lan-arloak kontuan hartuz zenbateraino haute- maten duten koherentea dela graduan eskaintzen den prestakuntza aztertzea. Lagina 131koa izanik, Pedagogia Graduko 4. mailako 83 ikaslek eta gradu bereko 48 irakaslek parte hartu eta Likert eskaladun galdetegia bete dute. Ikasleen beharrak abiapuntu hartuta azterlan deskribatzaile eta esploratzailea burutu da. Emaitzek erakusten dutenez, ikasleen balorazioa ira- kasleena baino baxuagoa da pedagogiako irakasgaiak pedagogoaren lanbide-irteeretan duten posizioari begiratzen bazaio, eta bien ustez, jasotako prestakuntzan zein lan munduan errepresentazio handiena duen eremua «Ikerketa eta Hezkuntza» da. Aldiz, «Gizartea eta Kultura» eta «Prestakuntza eta Enpresa» gutxien ordezkatutakoak dira. Emaitza hauek orientabi- deak ematen dituzte etorkizunean Pedagogia Graduaren hobekuntzan eta pedagogoaren lanbide-profilaren zehaztasunean aurrera egiteko.

Nola aipatu

Altuna, J., Madinabeitia, A., Marko, I., Aierbe, A., & Cruz, E. (2021). EHUko Pedagogia Gradua lanbide anitzetarako prestatzen: ikasleen asebete eta iritzietan eta irakasleen pertzepzioan oinarritutako analisia. Tantak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria, 32(2), 51–74. https://doi.org/10.1387/tantak.21899
Abstract 272 | PDF Downloads 322

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

pedagogia, goi-mailako hezkuntza, hezkuntza profesionalak, ikasleak, irakasleak

Atala
Artikuluak