ikaskuntza-Zerbitzua. Hezkuntza komunitateko eragile ezberdinen arteko harremanak eraikitzeko eta sendotzeko bidea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 2021-06-21
Garazi Ormazabal Arizkorreta Maitane Basasoro Ziganda
Andoni Arguiñano Madrazo

Resumen

Hezkuntzak egungo herritar diren haur zein gazteak bizitzarako prestatu behar dituela adituta, ezinbestekoa izango da, horren bitartez, bizitza eta ikaskuntzaren arteko lotura bermatzea. Egin- bide horretan, Ikaskuntza-Zerbitzua (I-Z), mundu errealaren eta eskolaren arteko lotura ezartzen duen metodologia eredugarri bilakatu da. Kasuan kasu, azterketa hau, Portugaleteko Santa Maria ikastetxean kokatu da. Bertan, Batxilergoan 22 urteko ibilbidea duen I-Zren baitako esperientzia bat aurkitu baita. Hortaz, hurrengoa da ikerlan honen bidez eskuratu nahi izan den helburua: I-Zren bidez Santa Maria ikastetxeko hezkuntza komunitateko eragileen artean sortzen diren harremanak aztertzea. Horretarako, azterketa honetan diseinu kualitatibo bat jarraitu da eta, honen baitan, kasu azterketaren metodoa hautatu da. Honenbestez, hurrengo azterketa, I-Zren gaian aditua den ikastetxeko kide bati egindako estandari- zatu gabeko bi elkarrizketetan eta 31 dokumenturen analisian oinarritu da. Eskuratutako informazioaren kategorizazio zein kodifikazioa burutu ostean, emaitza aipagarri ugari eskuratu dira: ikasleen eta irakasle -ikasleen arteko harremanak hobetzen dituen eta eskola zein komunitatearen artean loturak bultzatzen di- tuen esperientzia ezagutu da.

Abstract 434 | PDF (Euskara) Downloads 384

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artikuluak