Nola irudikapena hala errepresentazioa Arteari buruzko testuetan zer eta nola idazteak artearen ezagutzan dituen ondorioei buruz- EAEko oinarrizko eta derrigorrezko bigarren hezkuntza-sistema aztergai

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2022-06-28
Olatz Otalora Landa Natalia Vegas Moreno

Laburpena

Euskal Autonomia Erkidegoaren Hezkuntza Sailak laster aurkeztuko duen curriculumaren birformulazio eta eguneratzeak artearen hezkuntzari buruz zer esateko duen ikusteko zain, eta artearen jakintzaren inguruan idatzi eta esateak berezkoa duen zailtasunetik abiatuta, egun indarrean dagoen Heziberri 2020 berriztapen planak (2016) proposatzen duen Arterako konpetentzia definitzen duen testua aztertuko dugu. Helburua artearen praktikan eta komunikazio-sistema batean esanahia eraikitzeko prozesuen bereizketa egitea izango da, arteari buruz zer esateak eta nola idazteak artearen ezagutzan dituen ondorioetan sakonduz. Horretarako, Aitor Izagirre artista eta filosofia irakaslearen Artea eta hizkuntza: Analogia desegokia artikuluak (Gogoa, 2008) proposatzen duen esana eta esanahiaren arteko dikotomia arestian egindako bi ikerketen ondorioekin osatuko dugu, artearen jakintzaren eta hizkuntza-sistemen erabateko bereizketa aldarrikatuz. Finean, artea praktika komunikatiboaren esparrutik ateratzen saiatuko den hezkuntza-proiektu berri baten beharra azalduko dugu, komunitate akademikoari eta artearen esparruko ekoizleei EAEko Hezkuntza Sailak orain arte proposatu duen ikuspegiaren berrikusketa sustatzeko asmoz, idazkerarako lexiko berriak imajinatuz.

Nola aipatu

Otalora Landa, Olatz, eta Natalia Vegas Moreno. 2022. «Nola Irudikapena Hala Errepresentazioa: Arteari Buruzko Testuetan Zer Eta Nola Idazteak Artearen Ezagutzan Dituen Ondorioei Buruz- EAEko Oinarrizko Eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza-Sistema Aztergai». AusArt 10 (1). https://doi.org/10.1387/ausart.23565.
Abstract 151 | HTML (Redalyc) Downloads 0 XML (Redalyc) Downloads 0 PDF Downloads 233

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

IRUDIKAPENA, ERREPRESENTAZIOA, KOMUNIKAZIO-SISTEMAK, ARTEAREN HEZKUNTZA, ESANA ETA ESANAHIA

References
Agirre Arriaga, Imanol & Amaia Arriaga Azcárate. 2010. “Un aparato metodológico para analizar las ideas de arte e interpretación que subyacen los discursos y prácticas educativas de museos de arte”. Revista Iberoamericana de Educación 53: 203-223. https://doi.org/10.35362/rie530567

Barthes, Roland. (1982) 1986. Lo obvio y lo obtuso: Imágenes, gestos, voces. Itzulpena, C. Fernández Medrano. Bartzelona: Paidós

Baudrillard, Jean. (1981) 2007. Cultura y simulacro. Itzulpena, Antoni Vicens & Pedro Rovira. Bartzelona: Kairós

Brea Cobo, José Luis. 1996. Un ruido secreto: El arte en la era póstuma de la cultura. Murtzia: Mestizo

Debord, Guy. (1967) 2002. La sociedad del espectáculo. José Luis Pardoren hitzaurrea, itzulpena eta oharrak. Valentzia: Pre-Textos

Duncum, Paul. 2016. “¿Por qué la educación artística necesita cambiar y qué podemos hacer?”. In Educación de la cultura visual: Conceptos y contextos, antolatzaileak, Raimundo Martins et al., 7-21. Montevideo: Universidad de la República

Hernández Hernández, Fernando. 2007. Espigador@s de la cultura visual: Otra narrativa para la educación de las artes visuales. Bartzelona: Octaedro

Imaz Urrutikoetxea, Iñaki & Pello Mitxelena Echeverria. 2000. “Construir la intermediación”. Zehar 42: 22-27

Izagirre Madariaga, Aitor. 2008. “Artea eta hizkuntza: Analogia desegokia”. Gogoa 8(2): 229-238. https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/3526/3156

Marcellán Baraze, Idoia & Ainhoa Gómez Pintado. 2014. “Plastikaren eta ikusizkoen hezkuntza EAEn: Zernolako arte-hezkuntza ahalbidetzen dute testuliburuen irudiek?”. Uztaro 89: 5-18. https://doi.org/10.26876/uztaro.89.2014.1

Marin Viadel, Ricardo. 2011. “Las investigaciones en educación artística y las metodologías artísticas de investigación en educación: Temas, tendencias y miradas”. Educação 34(3): 271-285. http://www.redalyc.org/articulo.oa?id=84820027003

Marker, Chris & Alain Resnais. (1953) 2019. “Las estatuas también mueren”. Dokumentala, frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin. Youtubeko bideoa, 30:03. https://www.youtube.com/watch?v=lXIkzGWIAfo

Mendizabal, Asier. 2016. Fire and/or smoke. London: Koening

Otalora Landa, Olatz. 2020. “Estudio comparado del uso de la palabra representación en el corpus curricular, en las propuestas de innovación educativa y en la práctica artística”. Euskal Herriko Unibertsitateko master amaierako lana

Sontag, Susan. (1966) 1984. Contra la interpretación y otros ensayos. Horacio Vázquez Rialen itzulpena. Bartzelona: Seix Barral

Vegas Moreno, Natalia. 2017. “Sinboloak aldarrikatutako bat-egite sozial-artistikotik egien ezintasunera forma txarrekin gure gaurkotasun artistikoan”. Kobie Antropología Cultural 20: 133-142. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=6998826&orden=0&info=link

Yeats, William Butler. (1933) 1984. The poems: A new edition. Edited by Richard J. Finneran. London: Macmillan
Atala
Artikuluak