Alphonsa Rodriguez Jesusen Compagnhaco aitaren guiristhinho perfeccioniaren praticaren pparte bat (1782). Edizioa eta azterketa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2013-06-15
Iñaki Camino

Laburpena

Hogeita hamar urte badu frantsesetik itzuli liburu honen bigarren mendeurrena Euskaltzaindiak Donaixti-Ibarren ospatu zuenetik; harako hartan Piarres Lafittek Ibarre herriko aspaldiko apez Lopezen itzulpenak tesina bat on lukeela adierazi zuen (1982: 442). Egia esan, lehenago ere liburu honetako euskarak azterketak ukan ditu, bereziki zuketaren tratamendu gramatikalaren agerpen zabalagatik: Karl Boudak (1948) eta Xarles Videgainek (1983) Pratica-ko zuketa alokutiboaz ikerketak egin dituzte; Lino Akesolok Lopezen aditz izenari heldu zion llabur (1982) eta lehenago, Andres de Lizarzak hainbat ohar egin zuen liburuko alderdi lexikoa zerbaixka argitzeko (1967).

Halaz ere, ez zegoen itzulpen interesgarri eta luze honen argitalpenik eta hori da gure eginahalaren lehen helburua, xvii. mende hasierako aszetika liburu honen xviii. mende bukaerako euskal itzulpenaren edizio zaindu bat irakurleen esku uztea, ahalaz aurkezpen zabala eta ohar argigarriak eginez.

Nola aipatu

Camino, Iñaki. 2013. «Alphonsa Rodriguez Jesusen Compagnhaco Aitaren Guiristhinho Perfeccioniaren Praticaren Pparte Bat (1782). Edizioa Eta Azterketa». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 47 (1):1-486. https://doi.org/10.1387/asju.18903.
Abstract 415 |

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak

Most read articles by the same author(s)

> >>