Hizkuntza-ospearen eta eragin lektalaren zirurikak Ipar Euskal Herriko jende, mintzo eta idazkietan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-09-15
Iñaki Camino

Laburpena

Euskal jendeen etengabeko giza-harremanaren bitartez, luzaz kurritu dute hizkuntza-eraginek eta aldaerek Lapurdi eta Baxenabarreko euskal mintzoen artean, jendeen bitartez ahozkoan eta testu eta liburuen bidez idatzizkoan. Hizkuntza-berrikuntzei so eginik eta ikuspegi filologiko-dialektologikoan bermaturik, eragin horren berri dakart eta ezaugarri horietarik batzuk aurkezten ditut, nabarmenak eta paradigmatikoak diruditen ale batzuk. Lapurdiko idatzizko aldaera batzuen agerraldiei ikusaldi bat egin diet eta prestigioaren aferaz herriaren ahotik era naturalenean bildu emaitza batzuk dakartzat. Lapurdiko euskara bezala Baxenabarreko euskara, hiztun arruntek bi izen horiek ente errealtzat jotzen badituzte ere, aktualismoak iragana lausotu ez diezagun eta hipotesiak libre jaio daitezen, ikertzaileak nomenklatura horren arriskua saihestera jo behar du baitezpada, administrazioa eta hizkuntza ez baitoaz batera. Ikertzailearen eginkizuna hizkuntza-ezaugarrien espazioa eta erabilera-garaia zehazterakoan funski eraunstea da, izan ere, idazkietan ageri diren hizkuntza-tasun batzuk noiztik noiz arte eta zein eskualdetan —zehazki nondik noraino— erabiltzen ziren xuxen ez jakiteak hutsune eta ilunguneak eragin ditzake hipotesietan, ezagutzaren eta azterketa egokiaren kaltegarri.

Nola aipatu

Camino, Iñaki. 2018. «Hizkuntza-Ospearen Eta Eragin Lektalaren Zirurikak Ipar Euskal Herriko Jende, Mintzo Eta Idazkietan». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 52 (1/2):93-131. https://doi.org/10.1387/asju.20194.
Abstract 363 | PDF Downloads 382

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak

Most read articles by the same author(s)

> >>