Zer da lehenago, aditzoina ala partizipioa? Oharrak euskararen kronologiarako

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-09-15
Blanca Urgell

Laburpena

Lan honetan aditzoinaren eta partizipioaren arteko erlazioaren historian sakondu nahi dut. Datuen bidez ikusiko dugu beren arteko oposaketak diakronikoki ñabardura gehiago dituela sinkronikoki ematen duena baino eta, funtsean, euskara historikoan dakusguna ezin dela aitzineuskarara eraman bere horretan. Ildo honetatik, hipotesi indartsuago bat jarriko dut frogapean, alegia, aditzoin historikoa jatorriz Erdi Aroko lehen lekukotasunak baino lehen elkartu-eratorrien lotunean eragina izan zuten hots-aldaketa arau ezagunek sortutako irregulartasunen morfologizatzearen ondorio dela. Hipotesi honek, lehen azaldu gabe zeuden zenbait fenomeno (Trask-en *emanite erako aditz-izenak, adibidez) azaltzeaz gainera, aditz sistema historikoaren eraketarekin lotutako beste fenomeno batzuen sorreraz, izaeraz edota kronologiaz ere aurrerapenak egiteko aukera ematen digu, hala nola perfektuzko perifrasiez eta -itu partizipio pleonastikoez.

Nola aipatu

Urgell, Blanca. 2018. «Zer Da Lehenago, Aditzoina Ala Partizipioa? Oharrak Euskararen Kronologiarako». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 52 (1/2):777-816. https://doi.org/10.1387/asju.20229.
Abstract 320 | PDF Downloads 542

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak

Most read articles by the same author(s)

> >>