XVI. mendeko mendebaldeko lekukotasun berri bat: Sarasketa hiztegitxoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2012-10-15
F. Borja Aginagalde Blanca Urgell

Laburpena

Monzon-Olaso Etxearen Artxiboan (Monzón de Olaso Fundazioa, Bergara) gordea den 1502ko dokumentu batean zirriborratu zen gaztelania-euskara hitz zerrenda laburra ezagutzera ematea da gure helburua. Idazkerak diosku XVI. mendearen erdialdekoa datekeela eta euskal formen azterketak bermatzen du, naski, Bergarako euskara islatzen duela. Euskara Arkaikoaren corpus murritzaren baitan, zerrenda honek lehen lekukotasun nahikotxo aurkezten ditu, hapaxen bat ere barne, bai eta, besteak beste, bokal sudurkarien eta bokal luze edo geminatuen historiarako garrantzitsuak direnak ere, Euskal Herriko gaztelaniaren historiarako interesa duketen datu fonetiko eta lexiko zenbaitez gainera.

Nola aipatu

Aginagalde, F. Borja, eta Blanca Urgell. 2012. «XVI. Mendeko Mendebaldeko Lekukotasun Berri Bat: Sarasketa Hiztegitxoa». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 46 (2):13-29. https://doi.org/10.1387/asju.13442.
Abstract 324 | PDF Downloads 426

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak