Esteve Materraren Do(c)trina Christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Eneko Zuloaga San Roman
Ekaitz Santazilia
Borja Ariztimuño López
Oxel Uribe-Etxebarria
Urtzi Reguero Ugarte
Abstract
Lapurtera klasikoa da, seguru asko, xx. mendea baino lehenagoko euskarazko literaturaren agerpenik ezagunena, ezagutza hori oro har azalekoa edo nahi baino azalekoagoa bada ere: xvii. mendearen lehenengo hiruzpalau hamarkadetan Lapurdiko kostaldeko eta barnealdeko idazleak, nolabaiteko homogeneotasuna duen multzo zabalean sailkatu ohi dira. Izendapenak izendapen, sasoi hartako lapurtar idazle gehienek helburu ideologiko eta agindu bertsuei jarraituta prestatu zituzten euren lanak: kontrarreforma katoliko ortodoxoaren mesedetan eta burgesia ekonomikoaren babespean.
Euskal literaturaren edozein historia esku artean, erraz ikus daiteke, XVIIi. mendeko egileen loraldia aipatu arren, nolabaiteko mailakatzea egiten dela egileen artean; hain zuzen ere, euskal literaturaren historiografia-lanek norabide bertsuan epaitu izan dituzte lapurtar klasikoak, batzuk ezin gehiago goratuz eta beste batzuk bigarren mailan (oro har, lehenengo mailakoen itzalpean) utziz.
Materra eta bere Do(c)trina christiana esandakoaren adibide paregabeak ditugu: aipatu izan da, jakina, Lapurdiko klasikoetan aitzindaria izan zela, eta halako sinpatia batez azaldu izan da euskal literaturaren historian lehenbiziko egile euskaldun berria izan zela.
How to Cite
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International License.
This works is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International License.