-(K)i hiztegian, eta hiztegiaz harantzago / The suffix -(k)i in the lexicon and beyond
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Argitaratua
2013-10-15
Beatriz Fernández
Laburpena
-(K)i morfemari aplikatiboa iritzi izan zaio lan batzuetan (Elordieta 2001, Fernández 2012 2014b beste batzuen artean). Lan honetan, aplikatiboaren hipotesia berrikusiko dut, berez izan ditzakeen zenbait eragozpen tipologiko eztabaidatuz, eta Traski (1981) jarraituz, beste hipotesi berri bat jorratuko dut, hots, -(k)i preposizio bat dela. Bestalde, aditz inflexioan ez, ezbada zenbait aditzen partizipioetan ageri diren beste bi -(k)i morfema ere aztertuko ditut: bat atxiki, eutsi eta jarraiki aditzetan ageri da eta zerikusi estua du -(k)i aplikatibo/preposizioarekin, zeren konfigurazio datibodunetan agertzen da nagusiki, hau da, egiturara datibo bat gaineratuz eta ondorioz, datibo komunztadura ere sartuz. -(K)i hori lexikalizaturik dago, eta horrek azal dezake aditz hauek datiboa hautatzea. Aldiz, bada beste -(k)i izun bat, aditzaren oinarri morfologikoan agertu arren, datibo kasuaren eta komunztaduraren ezarketarekin batere zerikusirik ez duena. -(k)i izunekoak dira eduki zein jakin aditzak, zeinak nagusiki iragankorrak diren eta testu historikoetan, salbuespenak salbuespen (Axular edo Pouvreau adibidez), konfigurazio datibodunetan nekez aurki daitezkeen, batez ere forma sintetikoetan. Alabaina, salbuespenak badira. Horiexek zein mendebaldeko hizkera batzuetan (Gaminde 2004) oraindik ere jaso daitezkeen daukatzut edo dakitzut bezalako forma datibodunak aztertuko ditut lan honetan.
Nola aipatu
Fernández, Beatriz. 2013. «-(K)i Hiztegian, Eta Hiztegiaz Harantzago / The Suffix -(k)i in the Lexicon and Beyond». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 47 (2):211-34. https://doi.org/10.1387/asju.18681.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Zenbakia
Atala
Artikuluak
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.