Arabako herri izenen azentueraz
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Argitaratua
2018-09-15
Garazi de Olano Martinitz-Xil
Gorka Elordieta
Laburpena
Lan honetan Arabako herri izenek gazteleraz erakusten duten azentuera aztertzen da. Badira izen asko azentua hitzaren hasieratik gertuago dutenak hitz bukaeratik baino (adibidez Gardélegi, Etxábarri, Arrízala, Olábezar, Róitegi, Gújuli, eta abar). Beste izen askok, ordea, azentua azkenaurreko silaban dute: Aretxabaléta, Egiléta, Maturána, Urtupíña, Arenáza, Zubillága, Elorriága, Larrinóa, etab. Ezkerralderagoko azentuera ez dator bat gazteleraz nagusi den patroiarekin, hau da, azentua azkenaurreko silaban ezartzen duenarekin. Gure analisia da azentua euskal erroaren azken silaban ezartzen dela. Beraz, hitz elkartuen osaera duten toponimoetan, azentua lehen erroaren azken silaban ezartzen da, eta erro + atzizki(ak) egiturako toponimoetan, erroaren azken silaban. Erdal jatorrizko herri izen gehienek azkenaurreko silaban dute azentua, gazteleraz ohikoena den azentu kokagunean.
Nola aipatu
de Olano Martinitz-Xil, Garazi, eta Gorka Elordieta. 2018. «Arabako Herri Izenen Azentueraz». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 52 (1/2):577-604. https://doi.org/10.1387/asju.20217.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Atala
Artikuluak
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.