Eibarko testu zaharrak berrikusten: 1754ko udal-ordenantzak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-09-15
Eneko Zuloaga

Laburpena

Lan honek Eibarko 1754ko udal-ordenantzaren edizio kritikoa aurkezten du. Idazkiak Deba ibarreko testu zahar eta modernoen corpusa osatzen laguntzen du, eta ideia eta ikuspegi berriak ematen ditu Eibarko XVIII. mendeko euskarari buruz. Are gehiago, era horretako testuak euskararen historian oso ugariak ez direnez, iturri interesgarri askoa da euskara administratiboa ikertzeko. Ordenantzaren lehenengo edizioa Mujikak (1908) egin zuen, eta orduz geroztiko antologiak haren lanari jarraikiz aritu dira, nahiz eta transkripzioetan akatsak agertu. Hain zuzen ere, edizio honek akats horiek zuzendu nahi ditu, eta testuaren ikuspegi kritikoa eman. Edizioarekin batera, testuko sistema grafikoaren deskripzioa eta lexikoi analitikoa aurkezten dira.

Nola aipatu

Zuloaga, Eneko. 2018. «Eibarko Testu Zaharrak Berrikusten: 1754ko Udal-Ordenantzak». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 52 (1/2):909-32. https://doi.org/10.1387/asju.20236.
Abstract 444 | PDF Downloads 384

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak