Bullying-a Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta probentzioa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 2022-11-19
Alazne Zarraga Olatz Seoane Iratxe Redondo

Resumen

Bullying-a azken urteotan indar handia hartu duen fenonemoa da, eta bere ondorioak maila guztietan suntsitzaileak dira. Lehen Hezkuntzako azken ikasturteetan hasi ohi den errealitatea izanik, ezinbestekoa da ahalik eta lasterren identifikatzea eta eskuhartzerako mekanismoak abian jartzea. Hortaz, artikulu honek bi helburu nagusi dauzka: alde batetik, fenomenoa testuinguruan jartzea eta deskribatzea, motak, parte-hartzaileak eta inplikatutako pertsona guztientzat dituen ondorioak azalduz. Bestetik, bullying-egoeretan ikastetxeetatik egin daitekeen esku-hartzeari ekitea. Horrela, bigarren helburu honen parte bezala, gaur egun ezagun eta erabilienak diren prebentzio-programak aurkezten dira, eta "probentzio" terminoa azaltzen da, kontuan hartu beharreko beste ikuspegi interesgarri eta berritzaile bat. Horrez gain, tutorearen rola nabarmentzen da; izan ere, tutorearen jarrera eta inplikazioa funtsezkoak dira, bai bilakaerari dagokionez, bai egoera horiei irtenbidea emateko moduari begira.
Abstract 245 | Bullying-a Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta probentzioa (Euskara) Downloads 287

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artikuluak