Aire zabaleko Haur Hezkuntza balioztatzen Eztabaidarako gakoak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-02-04
Larraitz Altuna Gabilondo

Laburpena

Azken urteetan Haur Hezkuntzako aire zabaleko ereduek sinesgarritasuna irabazi dute eta, zalantzarik gabe, naturaren onurak aldarrikatzetik joan dira bidea urratuz. Covid-19aren izurriteak osasuna erdigunera ekarri duelarik, aire zabaleko hezkuntzaren dohainak inoiz baino agerikoago egin zaizkigu. Mugimendu horren ondotik galdera berriak planteatu asmo ditu xede-esploratzailea duen idazki honek. Naturara itzultzea eta naturarekiko lotura beharra argudio sendoak dira eskolek ateak ireki ditzaten, eta hain beharrezko duten arnasa berria jaso dezaten. Baina, nahikoa al da naturak haurren hazkuntzan eragiten dituen onurez jardutea metodologia horiek balioztatzeko? Zer ebaluatu eta zertarako? Naturaren onurez harago joan nahi izan dugu, eta Haur Hezkuntzako haurren irteera-profilean eta hezkuntza-eskaintzan oinarritzen diren ebaluazio-ereduak eztabaidara ekarri. Balioztaze-ikuspegitik, “Onuragarria al da haurrak aire zabalean heztea?” galderatik hasi eta “Baso-eskola Haur Hezkuntzako haurren garapenerako berme osoko eredua al da?” formulaziora jo dugu, eta bien arteko jauzi kontzeptuala nabarmendu. Bigarrenak, haurrari eta ingurumenari ez ezik, eskola-esparruan gertatzen diren prozesuei eta eskaintzaren egiturazko alderdiei erreparatuko die.   

Abstract 139 | PDF Downloads 191 HTML Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Aire zabaleko pedagogiak; baso-eskola; Haur Hezkuntza; ebaluazioa; balioztatzea.

Atala
Artikuluak