Marrazketa, artxiboa eta paisaia Animaltasunaren eraikuntzari buruzko kontraartxibo grafiko baterantz
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honetan aztergai da nola jarduten duten zenbait jardunbide artistiko garaikidek —logika grafiko hedatu batetik ulertuta— animaltasunari eta paisaiari buruzko iruditeriak berrikusteko tresna kritiko gisa, zalantzan jartzen baitute ilustrazio zientifikoaren ustezko neutraltasuna. Lanak Tenerifeko Etxe Horia du aztergai, zeina munduko lehen primatologia-zentrotzat jotzen baita. 1912an sustatu zen, eta 1913tik 1918ra bitartean egon zen martxan, Puerto de la Cruzen. Hasiera-hasieratik, txinpantzeak Kamerundik ekartzeko baliatu zen (garai hartan, Alemaniako kolonia zen Kamerun), eta behaketako, erregistro bisualeko eta artxiboko Europako zirkuitu zientifikoekin lotuta egon zen. Testuinguru hori eta artxibo horretatik garatutako «Memorabilia» proiektu artistikoa abiapuntutzat hartuta, 'marrazki hedatua' kontzeptua proposatzen da ikerketa artistikorako metodologia gisa. Planteamendu honetan, paisaia, artxiboa eta marrazketa eragiketa kritiko beraren dimentsio gurutzatu gisa artikulatzen dira: paisaia agertzen da ondarearen endekapenak, presio turistikoak eta animaltasuna ikuskizun bihurtzeko joera garaikideak tentsionatutako kokagune historiko eta lurralde gisa; artxiboa, bistaratze-erregimen gisa; eta marrazketa hedatua, muntaketa-, inskripzio- eta berrirakurketa-logika gisa, jardunbide artistiko kokatu baten barruan, zeinak, lehen saiakuntza bisual honetan, forma fotografikoa eta objektuzkoa hartzen baitu. Artxibotik ateratako argazkiak, dokumentu historikoak eta irudiak mihiztatuz, «Memorabilia» proiektuak kontraartxibo grafiko bat aktibatzen du, zeinak aukera ematen baitigu modu kritikoan berrirakurtzeko animaltasunari eta paisaiari lotutako bistaratze zientifikoaren erregimenak. Primatologia-erregistroa, Etxe Horiaren memoria bisuala eta uhartea ikuskizun turistiko bihurtzeko joera harremanetan jartzean, saiakera bisualak agerian jartzen ditu begirada antropozentrikoan dauden jarraitutasunak. Artikuluak ondorioztatzen du, marrazketak, grafia eta muntaia gisa ulertuta, bide bat irekitzen duela material bisual horien irakurketa kokatua eta kritikoa egiteko.
Aipuak nola egin
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
MARRAZKETA HEDATUA, KONTRAARTXIBOA, PAISAIA KRITIKOA, ILUSTRAZIO ZIENTIFIKOA, ETXE HORIA (PUERTO DE LA CRUZ, TENERIFE)
Foucault, Michel. (1970) 1999. El orden del discurso. Traducción de Alberto González Troyano. Barcelona: Tusquets
Haraway, Donna. 2016. Staying with the trouble: Making kin in the Chthulucene. Durham NC: Duke University. https://doi.org/10.2307/j.ctv11cw25q
Hernández Castilla, José Melchor. 1998. La fundación del primer centro de investigaciones primatológicas del mundo: Wolfgang Köhler y la Casa Amarilla. Puerto de la Cruz: Asociación Wolfgang Köhler
Ingold, Tim. 2013. Making: Anthropology, archaeology, art and architecture. London: Routledge. https://doi.org/10.4324/9780203559055
Kemp, Martin. 2007. The human animal in western art and science. Chicago IL: University of Chicago
Rothmann, Max. 1912. «Über die Errichtung einer Station zur psychologischen und hirnphysiologischen Erforschung der Menschenaffen». Berliner Klinische Wochenschrift 4
Stoler, Ann Laura. 2009. Along the archival grain: Epistemic anxieties and colonial common sense. Princeton NJ: Princeton University. https://doi.org/10.1515/9781400835478

Lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko Lizentziapean dago argitaratuta.

Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0)
Honakoak egin ditzakezu:
- Partekatu — partekatu, kopiatu eta birbanatu edozein bitarteko edo formatutan
- Moldatu — nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz sortu
- edozein xedetarako, baita merkataritza-xedeetarako ere.
https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/deed.eu
https://orcid.org/0009-0009-0493-8788