1619ko Tolosako gaztelaniazko paskinak eta Elduaingo euskarazko bertso iraingarriak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honetan, euskalariek “1619ko Tolosako paskinak” izenburuarekin ezagutu dituzten bertsoen testua bere testuinguruan kokatzeko asmoarekin, bertso horiek bildu zituen prozesuko dokumentu guztiak aztertu ditugu, eta argitu dugu Adarrac emaiten dira Miraballesen... hasten diren euskarazko bertso iraingarriak ez direla Tolosan agerturiko paskinetakoak (zeinak gaztelaniaz idatziak baitziren), baizik eta, gaztelaniazko paskin horien autorearen bila ari zirelarik, Joan Olaondo Elduaingo apaizaren etxean aurkituak, beste hainbat dokumenturekin batera. Elduaingo apaiz-etxearen miaketan bilduriko dokumentu guztiak argitaratu ditugu, eta ahalegin berezia egin dugu euskarazko bertso iraingarrien testua finkatzeko. Euskarazko bertsoen egilea nor izan zen argitzen saiatu gara baina ez dugu ondorio eztabaidaezinik atera: Joan Otazu Leaburuko apaiza zen prozesuan akusatu nagusia, baina prozesuko komisarioaren aginduz euskarazko bertsoen letrakera aztertu zuten adituek Pedro Olazabal Mendigibel Lizartzako apaiza eta Domingo Katategi Tolosako bizilaguna aipatu zituzten. Bestalde, erakutsi dugu Tolosaldean, xvii. mendearen hasieran, euskarazko eta gaztelaniazko bertsoak erabiltzen zirela bizilagunen arteko liskarretan, hala idatziak nola bat-batekoak.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Caravaggi, Giovanni. 1981. Apostilla al Testamento de Celestina. Revista de literatura 43(86). 141-152.
García de Enterría Martínez-Carande, Mª Cruz. 1974. Pliegos poéticos españoles de la Biblioteca del Estado de Baviera de Munich. Madril: Joyas Bibliográficas.
Goikoetxea Gazpio, Irma & Juan Inazio Elosegi Aldasoro. 2006. Tolosako leku izenak. Tolosa: Tolosako udala.
Lara Alberola, Eva. 2006. Testamento de Celestina, una burla de la hechicera. Celestinesca 30. 43-88.
Mitxelena Elissalt, Koldo. 1964. Textos arcaicos vascos. Madril: Minotauro (Berrargit. OC 12, 120-124).
Mitxelena, Koldo & Ibon Sarasola. 1987-2005. Orotariko Euskal Hiztegia / Diccionario General Vasco, 16 lib. Bilbo: Euskaltzaindia (10. argit. elektr. 2022: http://www.euskaltzaindia.eus/oeh).
OEH = Mitxelena & Sarasola (1987-2005).
Periñán, Blanca. 1979. Poeta ludens, disparate, perqué y chiste en los siglos XVI y XVII: estudio y textos. Pisa: Giardini.
Sales Tirapu, José Luis. 2004. El Archivo Diocesano de Pamplona. Príncipe de Viana 231. 11-28.
Satrustegi Zubeldia, Jose Mari. 1959. La Celestina en la literatura popular vasca. Revista de literatura 16(31-32). 146-158.
Satrustegi Zubeldia, Jose Mari. 1960a. “La Celestina” en la literatura popular vasca. BAP 16(2). 165-180.
Satrustegi Zubeldia, Jose Mari. 1960b. Versos satíricos vascos del año 1619. Príncipe de Viana 78-79. 137-144.
Satrustegi Zubeldia, Jose Mari. 1987. Euskal testu zaharrak I (Euskararen lekukoak bilduma 13). Bilbo: Euskaltzaindia.
Telleria Tapia, Mikel Gotzon. 2011. Enciclopedia general, básica de Tolosa. Tolosa: Zazpiko Kultur Elkartea.
Truchuelo García, Susana. 2006. Tolosa en la Edad Moderna. Organización y gobierno de una villa guipuzcoana (siglos XVI-XVII) (Tolosaren historia bilduma 09). Tolosa: Lizardi Kultur Elkartea.
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International License.
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.