Haurtzaroa eta nerabezaroa Informazio eta Komunikazio Teknologien aurrean (IKT): aukerak, arriskuak eta kalteak. Ikerketa panorama

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-05-2020
Gemma Martínez Maialen Garmendia Carmelo Garitaonandia

Laburpena

Egungo haur eta nerabeak hedabideen konbergentzia testuinguru batean hazten ari dira, non euren harreman, adierazpen, ikaskuntza, sormen, zein parte hartzeko aukera apartak eskaintzen dizkie onlineko teknologiek zein gailu mugikorrek. Euren esperientzia digitala areagotu da gailu berrien erabilera gizartean hedatu den heinean. Hala nola smartphone eta tabletak, smart telebistak, bideo-kontsolak, erloju adimentsuak, zein gure ariketa fisikoa kontrolatzen duten aplikazioak edo Gauzen Internetaren beste baliabide digitalak. Hala eta guztiz ere, internetak aukerez gain arriskuetarako iturri ere izan daiteke eta ebidentzia enpirikoek agerian utzitakoaren arabera, batzuen eskutik besteak datoz. Hainbat eta interneta gehiago erabili zabalagoa da honek eskainitako aukera sorta eta  jokabide arriskutsuetan ibiltzeko probabilitatea ere areagotuko da. Horrenbestez, aukerak (komunikazio, ikaskuntza, sormen, olgeta, e. a.) eta arriskuak (ziberjazarpena, gorrotoaren diskurtsoa, pornografia, grooming-a, esplotazio komertziala, e. a.) eskuz esku datoz interneten.    

Nola aipatu

Martínez, G., Garmendia, M., & Garitaonandia, C. (2020). Haurtzaroa eta nerabezaroa Informazio eta Komunikazio Teknologien aurrean (IKT): aukerak, arriskuak eta kalteak. Ikerketa panorama. Zer. Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 25(48). https://doi.org/10.1387/zer.21116
Abstract 2647 | PDF (Español) Downloads 781

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords
References
Atala