Transmedia bizipenak egituratuz «Tirabirak, tiras que aflojan» proiektuaren kasua
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Bea Narbaiza Amillategi
Laburpena
«Tirabirak» proiektuan aztertzen da, 1977 eta 2016 bitartean, egunkarietan argitaratutako binetek euskal gatazka nola jorratzen duten. Ez da baina, ikerketa-proiektu soil bat baizik eta aukera ezin hobea iragan hurbilaren inguruko hausnarketa eta berrikusketa kritikoa egiteko eta bere horretarako euskarri eta lengoaia desberdinak erabiliz. UPV/EHUko EMAN ikerketa taldeak, Donostia San Sebastian 2016 Fundazioarekin eta EITBrekin batera osatutako lantaldeak gatazkaren errepresentazioak diren binetei, marrazkilarien iritziei eta testuinguruari buruzko lana burutu du. Gainera, diseinatu du plangintza oso bat prozesuan bildutako, tira grafikoak, elkarrizketak eta momentu historikoari buruzko informazioa jendarteratzeko. Transmedia ikuspegiarekin egituratutako proiektuan bideoak, aplikazio informatikoak, argitalpenak eta aurrez aurreko ekitaldiak antolatu dira. Proiektua gauzatzerakoan bi izan dira produktu esanguratsuenak: erakusketa ibiltaria eta dokumental interaktiboa. Lehenarekin Euskal Herriko hainbat hiri eta herri bisitatu dira maila fisikora ekarriz jendea eta bineten arteko kontaktua: Iruñea, Bilbo, Donostia, Arrasate, Gasteiz... Dokumental interaktiboaren bidez, lekua eta denbora mugez harago, berrogei urte hauetako 1.200 bineta jartzen dira ikusgai eta horrekin batera Forges, Zaldieroa, Axpi, Peridis, Tasio, Oroz ala Zulet bezalako marrazkilarien elkarrizketetan murgiltzeko aukera eman. Aniztasuna eta ikuskera zabalarekin eraikitako proiektuak euskarri fisiko eta birtualak konbinatzen ditu, erabiltzaileari kontaktu moduak ugarituz eta bizipena aberastuz.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
BINETAK, EGUNKARIAK, GATAZKA, TRANSMEDIA, PARTE HARTZEA
Gifreu Castells, Arnau. 2012. «El documental interactivo: Una propuesta de modelo de análisis». Doktore-tesia Pompeu Fabra Unibertsitatea. https://doi.org/10.25029/od.2013.3.4
Izagirre Zubimendi, Anartz. 2016. «Tirabirak: Tiras que aflojan transmedia-proiektua». Gradu amaierako lana Euskal Herriko Unibertsitatea
Jenkins, Henry. 2008. Convergence culture: La cultura de la convergencia de los medios de comunicación. Itzulpena, Pablo Hermida Lazcano. Bartzelona: Paidos
Latitude (kontsultoria). 2013. «The future of storytelling, phase 2 of 2». https://n9.cl/lixvh
Mimenza Castillo, Libe, Edurne Arana Arrieta & Bea Narbaiza Amillategi. 2016. «Transmedia eta mobilizazio sozialak: Askegunearen komunikazio-estrategiak». Uztaro 97: 55-77. https://doi.org/10.26876/uztaro.97.2016.4
Moloney, K. 2011. «Porting transmedia storytelling to journalism». Ph. Thesis University of Denver. https://n9.cl/8gk4l
Pratten, Robert. 2011. Getting started in transmedia storytelling. A practical guide for beginners, https://n9.cl/batxt
Scolari, Carlos Alberto. 2013. Narrativas transmedia. Cuando todos los medios cuentan. Bartzelona: Deusto

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.

Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0)
Honakoak egin ditzakezu:
- Partekatu — partekatu, kopiatu eta birbanatu edozein bitarteko edo formatutan
- Moldatu — nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz sortu
- edozein xedetarako, baita merkataritza-xedeetarako ere.
https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/deed.eu
https://orcid.org/0000-0002-4944-824X