Silvain Pouvreauren hiztegiaren iturriak eta testukritikaren metodologia II. Voltoire-ren hiztegiak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2010-04-18
Javier Etxagibel

Laburpena

Etxagibel (2008)-n azaldu denez, Voltoire Pouvreauren hiztegi iturrietan nagusiena bide da. Erkaketa zuzenak erakusten du Pouvreauren hiztegiaren 700 sarrera buru edo azpisarrera inguru Voltoirerenei legozkiekeela. Horrezaz gain, J. Lakarrak proposatutako egitura irizpidearen erabilerak agerian jarri du Voltoireren alderantzizko hiztegiaren —euskara-frantsesaren, hain zuzen— bizpahiru sarrerek osatutako zenbait segida agertzen direla Pouvreaurenean. Berriz, lekukotasunen batek iturri anitzetan jatorri izan ahal duenean Etxagibel (2008)-n azaldutako irizpideak erabili dira delako lekukotasuna hiztegi iturria den Voltoireri esleitzerakoan.

Zenbait datu formalek pentsarazi digute Pouvreauk Voltoireren 1642ko edizioa erabili zuela, lehen edizioa ere erabil zezakeen aukera alde batera utzi gabe.

Eranskinean Voltoirerenak bide diren Pouvreauren hiztegiko lekukotasunak biltzen dira alfabeto hurrenkeran. Berriz, taula batean aurkezten dira —lekukotasunez lekukotasun— Pouvreaurenak eta haiei legozkiekeen Voltoirerenak.

Nola aipatu

Etxagibel, Javier. 2010. «Silvain Pouvreauren Hiztegiaren Iturriak Eta Testukritikaren Metodologia II. Voltoire-Ren Hiztegiak». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 44 (2):221-78. https://doi.org/10.1387/asju.7333.
Abstract 202 | PDF Downloads 165

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak