"Aditz bakarraren" teoria XIX. mendeko euskal gramatikagintzan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Published
11-04-2006
Ricardo Gómez
Abstract
Lan honetan XIX. mendeko zenbait gramatikarik euskal aditzari buruzko azterketetan nola edo hala "aditz bakarraren" teoria deitu izan dena nola adierazi eta erabili zuten azaldu nahi nuke. "Aditz bakarraren" teoria aurreneko aldiz Port-Royaleko Grammaire générale et raisonnée lanean (1660) azaldu zen. Port-Royaleko lanek hizkuntza guztiek batera dituzten ezaugarriak aztertu zituzten, gramatika orokorra deitu ohi den joerari bide egin ziotelarik. Artikulu hau hasteko, XIX. mendea arteko gramatikagintzak euskal aditza aztertzeko erabili zituen irizpide nagusiak laburtuko ditut, atari gisa (§2). Hurrenik, gramatika orokorraren eta, haren barruan, aditz bakarraren teoriaren azalpen laburra emango dut (§3). Ondoren, zenbait adibide eskainiko ditut, aditz bakarraren teoriak XIX.eko euskalaritzan izan zuen lekuaren agerpen aski zabala erakusteko asmoz: Humboldten lehen urratsak (§4); Darrigolen formulazio oraindik anbiguoa (§5); Abbadie (§6), Chaho (§7) eta Inchausperen (§8) aldezte garbia; Bonaparteren aditz-teoria bihurrian izan zuen leku nabaria (§9), eta, azkenik, Azkueren (§10) eta Arana-Goiriren (§11) lekukotasun berantiarrak. Ondorioek (§12) emango diote buru artikuluari.
How to Cite
Gómez, Ricardo. 2006. “"Aditz bakarraren" Teoria XIX. Mendeko Euskal Gramatikagintzan”. Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 40 (1-2):377-407. https://doi.org/10.1387/asju.4396.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Section
Articles
This works is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International License.