"Aditz bakarraren" teoria XIX. mendeko euskal gramatikagintzan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 11-04-2006
Ricardo Gómez

Resumen

Lan honetan XIX. mendeko zenbait gramatikarik euskal aditzari buruzko azterketetan nola edo hala "aditz bakarraren" teoria deitu izan dena nola adierazi eta erabili zuten azaldu nahi nuke. "Aditz bakarraren" teoria aurreneko aldiz Port-Royaleko Grammaire générale et raisonnée lanean (1660) azaldu zen. Port-Royaleko lanek hizkuntza guztiek batera dituzten ezaugarriak aztertu zituzten, gramatika orokorra deitu ohi den joerari bide egin ziotelarik. Artikulu hau hasteko, XIX. mendea arteko gramatikagintzak euskal aditza aztertzeko erabili zituen irizpide nagusiak laburtuko ditut, atari gisa (§2). Hurrenik, gramatika orokorraren eta, haren barruan, aditz bakarraren teoriaren azalpen laburra emango dut (§3). Ondoren, zenbait adibide eskainiko ditut, aditz bakarraren teoriak XIX.eko euskalaritzan izan zuen lekuaren agerpen aski zabala erakusteko asmoz: Humboldten lehen urratsak (§4); Darrigolen formulazio oraindik anbiguoa (§5); Abbadie (§6), Chaho (§7) eta Inchausperen (§8) aldezte garbia; Bonaparteren aditz-teoria bihurrian izan zuen leku nabaria (§9), eta, azkenik, Azkueren (§10) eta Arana-Goiriren (§11) lekukotasun berantiarrak. Ondorioek (§12) emango diote buru artikuluari.

Cómo citar

Gómez, Ricardo. 2006. «"Aditz bakarraren" Teoria XIX. Mendeko Euskal Gramatikagintzan». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 40 (1-2):377-407. https://doi.org/10.1387/asju.4396.
Abstract 171 | PDF (Euskara) Downloads 229

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos

Artículos más leídos del mismo autor/a

> >>