Zarautz loraldi berrian
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Herri dinamika askotan ageri dira parte hartze prozesuen harira eragindako ekimenak; haietan guztietan argi izpi bat eskaintzera dator hau. Oinarria proiektu artistiko bat garatzeko Txopitea Beka da. Parte hartze prozesuak herritarrak sortzera animatu eta emaitzak herritarrengana zabaldu nahi ditu. Herritar guztiei zergatik Zarautz eta zergatik horrelakoak garen horrelako Zarautzen azaldu zaie lehen fase batean. Planoen dimentsiotatik hirurako jauzia ere egin da; hitzaldi, tailer eta dinamikekin herritarrak sentsibilizatu eta haien ekarpenak jaso dira. Bigarren fasean nolako etorkizuna eraikiko dugun irudikatu dugu. Orain arte darabiltzagun tresna arrazionalek dituzten gabeziak gaindituko dira dimentsio berrietara kolektiboki jauzi eginaz. Proposamen honek arkitekturaren, arkitektoen sormen lanen, eta herritarren arteko lubakian zubiak eraikitzea ere du xede. Inoiz baino beharrezkoagoa zaigu irudimena eta poesia, gure gogoa egunerokotasunaren estutasunak gainditzeko aukera eskainiko digun perspektiba berrietara bideratzea. Herritarren eguneroko jardueren espazioari begirada artistikoa, poetikoa, eskaintzearekin herritarrena den esparruan eraikitzaileki eragingo da. Azken gauzapenak aurrera so egiten du, etorkizuneko Zarautz eraikiz; eskalan lehenengo, ondoren Zarautz errealean eragiteko. Emaitza formala hiri altzari gisako maketa da. Oinarria egurrezko lorontzi erraldoia da Zarautzen oinplantaren formaz. Ohiko zurgintza teknikak erabili dira, herrian galduak ditugun ontzioletakoak. Maketa landaretzaz bete da. Espazio berdina bete arren elkar lagundu eta elikatzen diren landare espezieen errealitatearen metafora gisan, herritarrak modu horretan jardutera animatuz; elkar elikatzeko bizi baikara Zarautzen. Maketaren azken gauzapena, aurrez landutako diseinuen arabera, haurrekin egin da; haiek etorkizuna aktiboki eraikiaraziz. Gauzatzearekin ordea ez da amaituko proiektua; jendarte ezberdinetara bideratutako dinamika eta parte hartze tailer ezberdinak garatuz, Nik ere Zarautz ureztatzen dut kanpaina martxan jarri da.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0)
Honakoak egin ditzakezu:
- Partekatu — partekatu, kopiatu eta birbanatu edozein bitarteko edo formatutan
- Moldatu — nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz sortu
- edozein xedetarako, baita merkataritza-xedeetarako ere.
https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/deed.eu