1720ko Imitazionearen iturriak: lehen hurbilketa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-01-29
Blanca Urgell

Laburpena

1720an argitaratu zen, Baionan, Jesus-Christoren Imitacionea. M. Chourio Donibaneco Erretorac escararat itçulia. 303 urte geroago aztertu gabe dirau, eta kritikoki argitaratu gabe, lapurtera klasikoaren emaitza eder honek.

Sor litzakeen galderen artean batek azterrarazi digu: Mixel Xurioren arrebak ez ote zuen Imitazionearen laugarren liburua itzuli, tradizioak dioen bezala. Halere, ezin erantzun Xuriok edo Xuriotarrek Imitazionea itzultzeko erabili zuten iturria zein den jakin gabe. Hauxe da, bada, lan honen xedea: garai eta toki hartan eskura leudekeen jatorrizko testuaren edizio edota itzulpenen berri eskuratu eta 1720ko itzulpena horietatik zeinekin egin zen argitzea.

Azterketa hau lagin labur bitan egindakoa da, baina ondorioak ziurtzat eman daitezke: latin jatorrizkoaren garaitsuko edizio frantsesen bat eta Aranbillaga apaizak egin 1684ko euskarazko itzulpena, biak ere biak aurrean izanik itzuli zen 1720ko Imitazionea. Ostera, ezin izan dugu erabat baztertu Lemaistre-ren frantses itzulpena ere tartean izatea. Konparaketak bide eman du, halaber, Xurioren (edo Xuriotarren) itzulpen-teknika zenbait agerian jartzeko. Bidenabar, Lemaistreren frantsesezkoa Aranbillagarenaren iturri zuzena dela ere frogatu dugu.

Nola aipatu

Urgell, Blanca. 2025. «1720ko Imitazionearen Iturriak: Lehen Hurbilketa». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 57 (1-2):907-50. https://doi.org/10.1387/asju.25977.
Abstract 72 | PDF Downloads 27

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Atala

Most read articles by the same author(s)

> >>