Hizkuntza aldakortasunaz eta barietateen sailkapenez: aspektu ez-perfektuaren bariazioa Igorreko euskaran

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2021-03-04
Naia Eguskiza
Iñaki Gaminde
Aitor Iglesias

Laburpena

Hizkuntza aldakortasunaren ikerkuntzan barietateen zein informatzaileen sailkapenak egiterakoan metodo kuantitatibo objektiboen baliagarritasuna nabarmentzea da lan honen xedea. Horretarako, Igorreko hiztun gazteek aspektu ez-perfektua egiteko erabiltzen dituzten arau morfo-fonologikoak deskribatu eta aztertu dira. Sistema Konplexu Dinamiko Moldagarrien (SKDM) teoriari jarraiki, azaleko forma hutsen azterketatik harago, azterketa linguistikoaren beharra aldarrikatu ondoren, hiru teknika sailkatzaile erabili dira informatzaileak sailkatzekotan: multzokatze azterketa hierarkikoa, DAE metodoa eta K-batezbestekoen multzokatzea (KM) (logika lausoaren hatsarretan oinarritzen dena). Tekniken azalpenekin batera azterketa osoaren emaitzak ere aurkezten ditugu lanaren amaieran.

Nola aipatu

Eguskiza, Naia, Iñaki Gaminde, eta Aitor Iglesias. 2021. «Hizkuntza Aldakortasunaz Eta Barietateen Sailkapenez: Aspektu Ez-Perfektuaren Bariazioa Igorreko Euskaran». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 53 (1/2):163-81. https://doi.org/10.1387/asju.22415.
Abstract 291 | PDF Downloads 227

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Atala

Most read articles by the same author(s)