13. Libk. 1. Zk. (2025): Irakaskuntzak, ikerkuntzak eta sorkuntzak: Artearen jakintza espezifikoaren eta haren transmisioaren aitortza eta aplikazioak
«Según el principio que afirma que tan sólo en la casa en llamas es posible ver por primera vez el problema arquitectónico fundamental, así el arte, una vez que ha llegado al punto extremo de su destino, permite que pueda verse su proyecto original» (Giorgio Agamben).
Euskal unibertsitate sistemako ‘Hiri, Paisaia eta Komunitaterako Arte Sorkuntza eta Estetika Aplikatuak’ ([KREAREak) ikertalde finkatu eta akreditatuak (UPV/EHUren Eskultura eta Artea eta Teknologia Sailari atxikia) AusArt aldizkariaren monografiko hau proposatu eta koordinatu du, helburua izanik geure burua inplikatzea artearen jakintza espezifikoa transmititzeko aukera gauzatzeko/pentsatzeko/berrasmatzeko moduetan, irakaskuntzatik, ikerkuntzatik eta sorkuntzatik abiatuta.
XXI. mendearen lehen laurdena bete den honetan, agerian gelditu da ezagutzaren ekoizpenaren aldaketen maiztasunaren azelerazio progresibo eta menderaezina, etengabe ezbaian jartzen dituena jakintzak eta haien transmisio moduak, eta inplizituki salatzen duena haien birdefinizio edo ezeztatze posibleen exijentzia. [Edota artea]. Horregatik, irakasle, ikertzaile eta sortzaile garen aldetik, proposatzen dugu aurre egitea artearen jakintza espezifikoaren transmisioren [edo, agian, transmitiezintasunaren] desafioei, arrisku berriak dituen garai hauetan, kontuan izanik kulturaren industriak artearen nozioari berari eta haren ekoizpenei ematen dien tratamendua [erabilerak eta abusuak], aukerarik ia eman gabe bereizteko haren praktika propioa eta kulturaren praktikak, kultura ulertuta munduaren gure ikuspegia zehazten duten konbentzioen multzo gisa. Irudi teknologikoek eta adimen artifizialek areagotutako ikuspegia, baliabide guztiz banaezinak ekoizpen artistikoaren industrializazio gero eta handiagotik. Eta, aldi berean, «ikusten ez denaren deszifratze geldoa, guztiaren ifrentzuaren deszifratzea» ikuspegia, Enrique Vila-Matasek aitortutako pasio gisa, Franz Kafkaren «negatiboa egitea inposatua izango zaigu, positiboa jada emana izan zaigu» aforismoan berraurkitua, Jean Luc Godardek aforismo hori errepikatzean esandakoarekin lotzean areagotua: «ez da ahaztu behar zinemaren irudiak negatiboetatik datozela eta, gaur egun, bideoekin eta informatikarekin, negatiboa ez dela jada existitzen; positiboa besterik ez dugu». Baina positiboa jada jaiotzean emana zaigu. «Kontraesanik gabe geratzen bagara, zer egingo dugu aurrera egiteko?». Eta aitzakiarik gabeko galdera horretatik, aukera izatea artearen potentzial politikoa eta haren transmisioa zalantzan jartzen eta historikoki birdefinitzen saiatzen den borondate garaikide baten berri emateko.
Konplexutasun horrek, berekin dakarrena jakintzak praktikan jartzen dituen subjektuaren partikulartasunean neurri batean oinarritutako arte jakintzaren jarduna eta ariketa, zailtasun bat du «esan gabekoa trazatuta dator» (Ángel Bados) baieztapena mamitzen den operazio teknikoa erakusteko orduan, zeinaren bidez arte zentzuaren esperientzia bat gertatzen den. Era berean, geure buruari planteatzen diogun irakaskuntzan, gerundioz aritzea proposatzen duen prozesu gisa, egiten, jarraibideak zehaztu gabe daude, eta ziurgabetasunetik libro ez dagoen eremu batean mantentzen da. Anton Vidokle artistak (Selina Blascok aipatua) kritikatutakoak bezalako jardunbideetatik urrun, «doktrinatzeko tresna» gisa interpreta daitezkeenak, «aurrekaririk gabe, mundu osoko praktika artistikoetan homogeneizazio efektua eragiten dutenak». Irakaskuntza bat, diogu, versus instrukzio edo trebakuntza gisa erakustea. Modelizatu ezin den arte irakaskuntza, beti in situ, definitu ezin den eta hain zuzen haren kausan artikulatzen den zerbaiti buruz ikertzen (gauzatzen) saiatzen den errepikapen baten nolakoa berrasmatuz. Versus testuinguru zibilizatzaile mendebaldar eta globalizatu batean, ezagutza sistematizatzen eta hedatzen saiatzen den instrukzioa, «ziurgabetasuna menderatzeko eta ez dakiguna ustiatu beharreko baliabide bihurtzeko operazio gisa». «Global learning revolution moduko bat, zeinaren arabera dagoeneko ez duen axola dakizunak, ikasten duzunak baizik», Marina Garcésen hitzetan. Kultura patrimonialista bat, ezagutza sailkatua ekoizten duena (dio), ezagutza eta memoria infinitesimala ekoizten dituena (diogu), aurre egiteko jakintza bati (azpimarratzen du), «bizirik dagoena ez dakigunaren kontzientzia hartzen duenean, “ez jakiten ikastearen garrantzia” erreklamatuz».
Horrela, egoera horretatik abiatuta, topaketak eta trukeak sustatu genituen, artearen potentzial politikoaren eta haren transmisioaren azpian dagoen nahiari eutsiz. Geure burua ekonomia baten (jada estrategikoa) barruan ikusirik, zeina ‘industria kultural' batean oinarritzen den, askotan mozorrotu eta urrundu egiten gaituena arteak (ertzetatik) benetan (errefus gisa) itzultzen digunetik, begirada eta modu berriak berreguneratzen dituen kapital sinboliko gisa. Eta, hala, irakasle, ikertzaile eta sortzaile gisa, hainbat testuinguruk eta egoerak animatuta, gogoeta hauek landu ditugu, kontuan harturik esperientziak, saiakerak, amarruak, taktikak eta/edo emaitzak, artearen transmisioari [edo ezin transmititzeari] buruzko ekarpen kontzeptual eta praktikoekin lotuta.
Interesgarria da ere hemen aipatzea hasierako zer ideiak bultzatu gintuen KREAREak taldearen barruan, 2023/2024 ikasturtean [jarraituko dugu], geure fokuaren parte bat tailerren programa baten antolaketara bideratzera (une batzuetan zehaztugabea bezain espontaneoa martxan jartzean), neurri handi batean esperientzia artistikoa interpelatzeko gai izango den (desio dugun) transmisio modu batekiko geure interesean oinarrituta. Hainbat ahots eta garaik egiaztatu dutenez, jakin bagenekien (badakigu) «ukimen kritikoa, forma poetiko eta artistikoarekiko erantzukizuna, adibideen bidez adieraz daitekeela, baina ez irakatsi», hemen eta orain Georges Steinerren ahotsarekin adierazita. Egintza bat dela ere ondoriozta genezake. Eta Franz Kafkarekin, Giorgio Agambenek aipatua, geure buruari galdetzen genion «ea artea bihur zitekeen transmisio egintzaren transmisio, hau da, ea har zezakeen bere gain bere edukian transmisioaren zeregina bera, transmititu beharreko gauza gorabehera» (zeren eta guk geuk diogu transmisioa ez dela sortzen irakatsi aditza edo transmititu aditza jokatzetik). Edo transmitiezintasuna, «obra bat transmitiezina denaren ibilgailua bera bihurtzearen» parekoa dena, Agambenen arabera, Baudelairek bere gain hartutako zeregina, «zeinak ulertu baitzuen ezen, arteak tradizioaren hondamenditik biziraun nahi bazuen, artistak saiatu behar zuela bere obran transmisibilitatearen suntsipen hori bera erreproduzitzen». ‘Balio-arroztasunaren'-ren konsistentzia.
Gure izaeratik (irakasleak/artistak/sortzaileak), garrantzitsua zen berriro gogoeta honi ekitea: nola jakintza diziplinar batek, kasu honetan artearenak, transmisibilitate moduren bat mantentzen duen, garai kritikoetan, iraganaren/gerokoaren arteko denboran, gai izango dena berrezartzeko ekintzarako irizpide hura, haren espazio zehatza eta haren ezagutza. Zailtasunaz jabetuta, gonbidatu genituen Ana Laura Aláez, Ainara Elgoibar, Susana Talayero, Clara Eslava arkitektoa, Alfredo Hoyuelos tailerista eta Pablo Sendra urbanista, master ikasleentzako eta egresatuentzako tailerrak eskaintzera, denon artean partekatzeko geure ziurgabetasunak, testuinguru konplexuetan artearen jakintza espezifikoa transmititzeari buruzkoak. Egin/pentsatu eta eginez/pentsatuz binomioen helburuez gain, tailerrak garatzeko planteatu genuen beste oinarrizko helburu bat izan zen beharrezkoa/ezinbestekoa. Zehazki, zentratu ginen tailerrak eman ziren egoitzen espazialtasunean, materialtasunean eta baldintzetan (Suzane Lacy) . Eskulturaren betaurrekoetatik abiatuta, eta hurbiltasuna, erosotasuna, lana, komunikazioa, pentsamenduak eta zereginak gauzatze aldera, elementu identifikatzaile/komun/errepikatu gisa agertu zen plataforma karratu handien konfigurazioaren ondoriozko sinpletasuna, zeinak, geure ustez, topaketa errazten zuen. Landutako espazio bakoitzean zeuden mahai guztiak ordenatuz osatutako plataformak. Haien inguruan bilduta, parte-hartzaileok, gonbidatuok eta antolatzaileok elkarrizketak trukatu genituen, joan-etorriko jakintza eta subjektibotasunen egoera bat entseatze aldera, geure begiradak anplifikatzen lagunduko duten begiradak txertatzen saiatuz. Kointzidentzia, halabeharra edo topaketa, tailerretako batean, Clara Eslava arkitektoak Alvar Aaltok idatzitako testu hau partekatu zuen:
«La gran mesa tenía dos niveles. En el centro del tablero se esparcían los instrumentos de precisión: una regla de acero de hasta tres metros, un compás, un escalímetro, y otras cosas por el estilo. Junto a la mesa se reunían los ingenieros más jóvenes, entre los cuales se encontraban también mujeres de formación universitaria. Aquel era el centro del trabajo; pero como ya he dicho la mesa tenía dos niveles. Yo fui el habitante del nivel inferior desde que comencé a gatear a cuatro patas. Parecía una espaciosa plaza, dominada tan solo por mí. Después alcancé la madurez suficiente para mudarme al nivel superior, al mismo tablero de la Mesa Blanca. Allí se dibujaban planos y mapas que reflejaban gran parte del territorio finlandés; tarea nada fácil, y que por aquel entonces no entendía. En ocasiones se ausentaban algunos ingenieros para hacer correcciones de campo en los grandes bosques y en las extensas tierras salvajes y, de esta forma me quedaba un pequeño sitio en la Mesa, donde también yo podía dibujar. Me trasladaron entonces al nivel superior. Supongo que así, a los cuatro años, también aprendí filosofía».
KREAREak taldea
Argitaratua: 2025-01-24