7. Libk. 2. Zk. (2019): Artea eta lana
Artista bohemioaren irudia langile libre eta autonomo bezala zabaldu zenetik, lanaren bidezko autoerrealizazio kontzeptuarekin batera, artisten lana neoliberalismoaren eredu bihurtu da: ordutegirik eta buruzagirik gabeko lan bat, non aisialdia lanaldi eta lo-orduekin nahasten baita. Euren burua esplotatzen duten artistak, ekonomiaren zati bat kapital immaterialaren ekoizpenari etekina ateratzean oinarritzen den gizarte batean. Artearen lana, beste alde batetik, ez da libratzen gainbalio handiak sortzen dituen finantza-espekulaziotik.
Artearen aldetik egoera honi ematen zaizkion erantzunak askotarikoak dira, eta neurri berean paradoxikoak: sorkuntza-sektorearen izaera ekintzailea errebindikatzea, haren prekarietatea salatzea, lan artistikoaren balioa nabarmentzea..., Ne travaillez jamais situazionista ahaztu gabe. AusArt-en zenbaki honek arteak lanarekin duen loturari buruzko proposamenak jasoko ditu, hainbat ikuspegitatik: prekariatua, lan immaterialaren ekonomizazioa, industria kulturalen sektoreko lan-baldintzak, alfertasunerako eskubidea...
Argitaratua: 2019-12-30